Hogei pertsona trebatuko dira Arreta Soziosanitarioaren Ziurtagiri profesionala lortzeko Ermuan
Eskariak ia bikoiztu egin du eskainitako plaza kopurua, eta, beraz, bigarren edizio bat egiteko aukera baloratuko da
Hogei pertsonek emango diote hasiera aste honetan etxeko lanean eta pertsonen zaintzan gaikuntza egiaztatzeko prestakuntza programa espezifikoari. Programa aitzindari eta doakoa da, Ermuko Izarra Prestakuntza eta Enpresa Sustapenerako Zentroan gauzatuko da eta enpatia oinarri hartuta diseinatu da, parte-hartzaileen lekuan jarriz, partaideek prestakuntza eta izan ohi dituzten lanaldi luzeak bateratu ahal izateko. Programa hori Enpleguko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako udal sailek antolatu dute elkarlanean.
Ikastaroak hainbat arazori erantzun nahi die: batetik, zainketa partikularren sektoreko langileek etxean pertsonei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko duten zailtasuna gainditzen laguntzea; bestetik, kalitatezko prestakuntza eskaintzea, hazkunde pertsonala eta garapen profesionala lortzeko oinarria dena; eta, azkenik, gehienak emakume diren sektorearen lana duintzen laguntzea.
Proposamena profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko zailtasunak dituzten emakumeei zuzenduta dago, bai bide formal arruntetik, bai bide ez-formal edo konbentzionaletik. Deialdian 38 emakumek eman dute izena, gehienak Ermuko bizilagunak, eta beste bat Mallabitarra, guztiek aurrez eskatutako baldintzak betetzen zituztenak. Horietatik, aldez aurreko zerrenda bat egin da 20 emakumerekin; gehienak etxeetan interna gisa ari dira lanean, beste hainbat, kanpo-erregimenean, baina guztiek egiaztapen ofizialik gabe.
Ikastaroak izandako harrera onak, agerian utzi du beharra egon badagoela
Proposamenak harrera ona izan duenez eta zaintzaileen kolektiboa trebatzeko borondatea dagoenez, ez da baztertzen prestakuntza-programa berri bat antolatzeko aukera. Programaren antolaketa-kudeaketan egiaztatu da eremu horretan lan-aukera eta premia dagoelako, eta enplegatzaileek interesa eta inplikazioa dutela langileen prestakuntza-maila handitzeko. Programaren aurkezpenean Beatriz Gámiz eta José Manuel López Conde zinegotziak egon ziren, Aukera Berdintasuneko eta Enpleguko eskudunak, hurrenez hurren.
Beatriz Gamizek bertaratutakoei zorionak eman zizkien partehartzearekin erakusten zuten konpromiso eta ahaleginagatik. “Zaintza lanak egiten dituzten gehienak emakumeak eta prestakuntzarik gabekoak zarete. Egoera horri heldu behar zaio, zuen lana duintzeko, zuek ahalduntzeko eta, horrela, gizartean espazio eta protagonismo handiagoa lor dezazuen” erantsiz.
José Manuel Lópezek (Tximik) “gero eta zaharragoa dugun gizarte bati arreta onena emateko modurik komenigarriena ezagutzarekin, profesionaltasunarekin eta lan-sistemaren barnetik” azpimarratu zuen. “Zaintza pertsonalak, lan-eskubideak eta bermeak izateko edo agente guztiak babesteko, hau da: erabiltzaileak, enplegatzaileak eta langileak”.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan