Urriko kirol eskaintza, berrikuntzaz blai

05.10.21
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Sailak urrian Miguel Angel Blanco udal kiroldegian emango diren ikastaro eta jardueren programazioa aurkeztu du. Eskaintza askotarikoa eta osoa da, adin-talde guztien beharretara egokitua.

Programazioaren barruan, helduentzako 23 jarduera eta haurrentzako beste 12 jarduera daude, 106 ikastaro guztira, herritarrek kirol- eta osasun-helburuak bete ditzaten.

Azken urte honetan ohikoa izan den bezala, ikastaroen garapenean une oro Covid-19aren aurkako protokolo higienikoa eta sanitarioa betetzea aurreikusten da, erabiltzaile guztien eta begiraleen segurtasuna eta osasuna zaintzea helburu duena.

Denboraldiko berrikuntzak eta doako probak

Hil honetatik aurrera, gustu guztietarako ikastaro berriak eskainiko ditu kiroldegiak:

  • Sasoian – mantentze gimnasia. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta astearte eta ostegunetan eskainiko da honako ordutegi tarteetan: 17:30-18:25 / 18:30-19:25 / 19:30-20:25. Doako saio batean parte hartu daiteke urriaren 5ean eta 7an.
  • Gazte Kirola. 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta, astearte eta ostegunero 17:30etik 18:25era. Probatu ezazu doan urriaren 5ean edo 7an.
  • TBT – Total Body Training. 16 urtetik gorako pertsonentzat. Orain arte ere eskaini izan da jarduera hau, baina ordu-tarte berriak gehitu dira, astelehen eta asteazkenetan 20:30etik 21:25era. Proba ezazu doan urriaren 6an.
  • Yoga integral. 12 urtetik gorakoentzako ikastaro berri hau ostiralero eskainiko da, 11:00etatik 12:00etara. Urriaren 8an doako saioan parte hartu dezakezu.
  • Helduentzako igeriketa ikastaroak. Urriaren 8a arte honako ikastaroetako bat probatu dezakezu doan:
    • Hastapenak-trebakuntza: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 10:50era.
    • Trebakuntza: astelehen eta asteazkenetan 20:05etik 20:55era.
    • Trebakuntza: astearte eta ostegunetan 20:00etatik 20:50era.
  • Eskalada: 5 urtetik gorako haurrentzat, astearte eta ostegunetan 17:30etik 18:25era Betiondon.

Gogoratu ezazu berrikuntza hauetaz gain, eskaintzen diren edozein ikastaro doan probatu dezakezula.

Izapide eta gestio guztiak Ermua Kirolak mugikorretako aplikazioa erabiliz, http://kirolakonline.ermua.es/ webgunean sartuz edo aurrez aurre kiroldegiko harrerara gerturatuz egin ditzakezu. Informazio gehiago behar edo zalantzak argitu nahi izanez gero, deitu 943 17 90 90 telefono zenbakira edo idatzi mezua kirolak@udalermua.net helbide elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira