Etxeko langile diren emakume atzerritarren errealitate desberdinak
Ermuko Udalak Etxeko langileak, zaintzaileak eta beste errealitate batzuk izeneko azterlana aurkeztu du pasatu den ostiralean, azaroak 5. Ermuan bizi diren eta nagusiki pertsonak zaintzen aritzen diren atzerritar jatorriko emakumeen gizarteratzea eta laneratzea aztertzen du ikerketa lan honek.
Juan Carlos Abascal alkateak eta Arritokieta Araiztegi alkateorde eta Immigrazio Arloko ordezkariak eman diote hasiera Lobiano Kultur Gunean egin den ikerketaren aurkezpen-ekitaldiari. Berrogeita hamar lagun inguru bertaratu dira. Ongietorri instituzionalaren ondoren, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak Ermuko Udala zoriondu du txostenaren gaiarekin "bete-betean" asmatzeagatik. "Horrelako ikerketek etxeko lanak egiten dituzten emakume migratzaileen kolektibo garrantzitsuaren beharrak identifikatzen laguntzen dute. Horrela, irtenbide eta politika espezifikoak planifikatu daitezke", nabarmendu du.
Sarreren eta aurkezpenen ondoren, Irune Ruiz eta Lia Gonzalez, Ikuspegi – Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Behatokiko ikertzaileek hartu dute hitza, eta, Oier Ochoa de Aspururekin batera landu duten diagnostikoa xehetasunez azaldu dute. Biek azaldu dituzte ikerketaren nondik norakoak, eta hori landu ahal izateko, enpleguaren, berdintasunaren, prestakuntzaren eta gizarte-zerbitzuen arloetako 8 profesionalen eta Ermuan bizi diren eskualde desberdinetako 23 emakumeren errealitateak, esperientziak eta proposamenak jasotzen aritu dira.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu