Berrogeita hamar postu baino gehiagok apainduko dituzte Ermuko kaleak San Martin azokan
Covid-19aren pandemiagatik 2020an bertan behera utzi ostean, Ermuak larunbat honetan, hilak 13, hartuko du berriro San Martin azoka ezaguna. Euskal Birusa elkarteak antolatutako XXX. edizioak nekazaritza eta artisautzako 57 postu bilduko ditu aurten.
Postuak herriko hainbat gunetan banatuko dira: Orbe Kardinalaren plazan, Probaleku, Zubiaurre eta Baldespinako Markesaren kaleetan, eta udaletxearen eta Santiago elizaren inguruabarretan.
Elikagaien 38 postuak Orbe Kardinalaren plazan, Zubiaurren eta Probalekun banatuko dira: frutak eta barazkiak (9), gaztak (7), ogiak (9), eztiak (3), sagardoa eta txakolina (3) eta beste produktu batzuk (7). Artisautzako 14 postuak eta erakusketak udaletxearen eta Santiago elizaren inguruetan egongo dira, arkupeetan, eta ikasketxeek (Eskolabarri, Anaitasuna eta Institutua) prestatuko dituzten postuak, berriz, Baldespina Markesaren kalean.
Jardueren egitaraua
Azoka 11:00etan hasiko da postuen irekierarekin eta Orbe Kardinalaren plazan egingo diren dantzekin. Eremu horretan, ohi bezala, saiheski eta talo postuak jarriko dira. Martxoak 8 plazan herri kirol erakustaldiak izango dira eta Probalekun idi bikote bat izango dugu ikusgai. Etxeko txikienek Kulkiren jokoetan jolastu ahal izango dute San Martin plazan, eta Itsasi talde azpeitiarreko joaldunek zintzarrien soinuekin alaituko dituzte kaleak. 13:30ean postuz postu banatuko dira lehiaketetako sariak.
Arratsaldean, Luhartz taldeak erromeria eskainiko du plazan 18:00etatik aurrera, eta 19:00etan Bizkaiko gaiteroen kalejira hasiko da. Ordu berean zozketak egingo dira, argazki lehiaketako sariak banatuko dira eta larraindantza egingo da.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago