Degustación de Gildas y acción de fidelización...
Ermuko Udalak urteak daramatza merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko ekintzak lantzen, eta sektoreko eragileekin lankidetza estuan egiten du lan hori. Izan ere, kaleetan alaitasuna eta pertsonak izatea dira hiriaren arima eta taupada dira. Lan partekatu horretan hainbat ekintza planteatu dira, eta aurten kontsumitzaileari gure herriko erosketaren balioaz kontzientziatzeko kanpaina bat egingo da. Tokiko merkataritzak DNAren eta bere nortasunaren parte diren hurbiltasun- eta konfiantza-balioak, elkar ezagutzea eta Km zero deritzana azpimarratu nahi ditu.
Beste aukera bat kaleetan elkartuko gaituzten jarduerak antolatzea da, espazio horiek eta eskaintzen dizkiguten zerbitzuen ekosistema guztia gure iruditerian kokatzeko. Horregatik, hemendik urte amaierara bitartean bi ekintza zehatz garatuko dituzte. Abenduaren 10etik 12rako asteburuan Ermuko ostalaritzak mokadu edo pintxo bat eskainiko die bezeroei kontsumizioarekin batera. Ekintza tematikoa izango da, ''gilda'' pintxo edo akonpainamendua, modurik zabalenean eta aldaera guztietan, 1 €uro prezioan ordaindu beharko duguna. Gure udalak doan emango die parte hartzen duten establezimenduei elaborazioaren funtsezko elementuetako bat: pipermina.
Parte hartzeko izen-emate irekiak
Parte hartzen duen establezimendu bakoitza libre izango da ''gilda'' edozein aldaeratan (klasikoa edo tradizionala, berritzailea, ogi txigortuarekin edo txigorturik gabe lagundua, etab.) Nahi erara. Errezeta librea da eta guztiak izango dira baliozkoak. Baldintza bakarra pintxo bakoitza euro bateko prezioan eskaintzea da.
Parte hartu nahi duten ostalariek izena eman beharko dute azaroaren 24ko 14: 00ak baino lehen, honako esteka honen bidez:
Izena ematen dutenek azaroaren 29an jasoko dute piperminaren osagaia, establezimenduan bertan.
Ekimen honek gure kaleetan jendearen animazioa eta presentzia berreskuratzea du helburu, pandemia osteko egoera konplexua bizi dugun arren. Normaltasun berriak erantzukizun maila altuagoak eskatzen dizkigu, ibilitako bidean atzera ez egiteko, baina ez diegu gure ohiturei uko egin behar, ezta gure udalerriko giroaz eta jendeaz gozatzeari ere.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude