Etengabeko euri-jasak hainbat gorabehera eragin dituzte

10.12.21
Gizartea

Autonomia Erkidegoan hainbat astez jarraian euri-jasa handiak bota ondoren, gure geografiako hainbat tokitan gorabeherak gertatzen ari dira, metaturiko litro kopuru handiagatik. Ibaiek ur gehiagorik hartu ezin dutenez, hainbatek ibaik gainezka egin dute beren edukiera gainditu ondoren. Ermua ez dago egoera horretatik kanpo, eta intzidentziaren bat edo beste ere erregistratzen ari gara, inguruko beste leku batzuetan baino neurri txikiagoan bada ere. Hainbeste prezipitazioren ondoren, lurra bustita dago eta ez du ur gehiago xurgatzen; hori dela eta, hainbat tokitan lur-jausiak izaten ari dira. Gure herriak zenbait gora-behera txiki izan ditu, hala nola, BI-3301 errepidean tarteka putzuak, Ego ibaiaren eta haren ibaiadarren ur-goraldia (hambrekoa, esaterako) eta lur-irristatze bat edo beste.

Okin Zuri auzoa eta Vialbe eremua lotzen dituen oinezkoentzako bidea, Hierros Bilbao enpresaren atzetik doana, itxita geratu da gaur, bidea moztuta geratu baita lur-jausi baten ondorioz. Udaltzaingoak zonaldea seinaleztatu du, eta Brigadako langileek hesiak jarri dituzte, pertsonak sar ez gaitezen. Oinezkoentzako bide hori itxita egongo da egun batzuetan, denboralea baretu, lurra lehortu eta zuhaitzak eta lur irristatua erretiratu arte.

San Pelaioko padel pistak ere etengabeko euriteen eragina jasan dute, eta itxita egongo dira beste berriz zabaltzen direla eta erabili daitezkeen abisua eman arte. Une honetan urez gainezka daude, eta kirolarientzat ez dira seguruak irris erraz egin baitaiteke.

Gaurtik datorren astelehenera bitartean (abenduaren 10etik 13ra, bitartean) erretserbak egin dituztenek horren data aldatu ahal izango dute, inolako kosturik gabe. Kudeaketa kiroldegiko harreran egin behar da edo harretako 943 17 90 90 telefono zenbakira deituta.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.