‘Abiapuntu’ itxita egongo erreformatzeko urtarrilaren 10etik 21era bitartean, biak barne

03.01.22
Erakundea

Herritarrei arreta ''Torreta Etxean'' eskainiko zaie, non izapide guztiak egin ahal izango dira, ohiko ordutegian goizeko 08:00etatik arratseko 15:00etara

Konbentukoa kaleko Abiapuntu bulegoa bi astez itxiko da urtarrilean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua erreformatu eta berregituratu ahal izateko. Bertan eskaintzen diren administrazio-zerbitzu ugariak (estatistika eta errolda, erregistroa, Gizarte eta Hirigintza Zerbitzuekin hitzorduak, lizentziak, ordainketak, informazioa eta beste asko) Torreta Etxeko bulegoetan eskainiko dira, Bizkaia Etorbidean, 8:00etatik 15:00etara bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera.

Pandemiak asko baldintzatu ditu ''Abiapuntu''ko udal-bulegoen sarbidea, bertako edukiera eta horretan eginen zen erabilera, agerian utzi izateraino bulegoa eta ematen den atentzioa birplanteatu egin behar direla; lan-gune praktikoagoa eta artikulatuagoa izan dadin, arreta pertsonalizatua erraztuko duen eta itxaronaldiak saihestuko dituen aurretiko hitzordu-gunearekin. Bulegoaren egitura eta antolaketa aldatu egingo dira, zuzeneko arreta pertsonaleko lanpostuak beste modu batean egituratzeko, eta horien artean leku gehiago lortzeko diskrezioa bermatze aldera. Era berean, herritarren erabilera-espazioa indartu eta zabaldu egingo da erronka eta premia digital berriei erantzun ahal izateko. Gune horretan funtzio anitzeko inprimagailua (kopiatzea, inprimatzea eta eskaneatzea) edukiko duten lau ekipo informatiko eta beste adina leku prestatuko dira, eta horiek doan erabili ahal izango dituzte administrazioek eta beste erakunde batzuek gero eta gehiago eskatzen dituzten aurrez-aurreko edo izapide presentzialeko eta digitalen kudeaketan aurkezten dituzten idazkiak prestatzeko.

Erreformaren barruan sartzen dira espazioak eta mahaiak berrantolatzea, altzariak aldatzea, instalazio elektrikoa berritzea eta pintatzea. Abiapuntu berria urtarrilaren 24an, astelehenean, irekiko da, bere ezaugarri diren adeitasun eta eraginkortasunarekin eta herritarren onespen onarekin, bere ibilbidea hasi zuenetik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako