Aitor Hernandezek 'ontzat' eta bukatutzat jo du ziklo-kroseko denboraldia
Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso taldeko txirrindulariak) amaitutzat eta "ontzat" eman du 2021-22 ziklo-kroseko denboraldia, pandemiak markatutakoa, lortutako emaitzetan arabera. Ermuarrak lau garaipen lortu ditu beste hainbeste lasterketatan; lau aldiz igo da podiumera eta Bizkaiko txapelketa irabazi du.
Aitor Hernandezek urriaren 16an ireki zuen ofizialki denboraldia, Medina de Pomarren (Burgosen), eta urtarrilaren 23an amaitu, Beran (Nafarroa), denboraldi honetakon azken garaipena lortu zuen egunean. Nagusitu izan den beste hiru probak Legazpin (Gipuzkoa), Lezaman (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) izan zen, azaroan eta abenduko hilabeteetan. Lezaman Bizkaiko txapela jantzi zuen, denboraldi honetako mugarria.
Gainera, podiumera igotzea beste lau aldiz lortu du: Beasainen (2.a), Trapagaranen, Zuiako Ametzagan eta Amurrion (3.a). Eta urtean zehar beste zortzi ohorezko postuak ahantzi gabe. Laudioko 6. postua (C1 UCI) denboraldiko beste une nabarmenetako bat izan zen, baita Karrantzako 7. postua (C2 UCI) eta Espainiako Xàtiva Txapelketakoa ere. Abadiñon (C2 UCI) 8. izan zen.
Aitor Hernandezek adierazi du: "denboraldi ona izan da. Aurten aurrekoan baino lasterketa gehiago izan dira eta lehiatzen gozatu ahal izan dut. Korrika egitea gustatuko litzaidakeenak baino gutxiago izan diren arren; baina erakundeek ahalegin handia egin dute pandemiaren bigarren urte honetan aurrera ateratzeko, eta eskerrak eman behar dizkiegu. Nik neu ongi aurkitu naiz. Etxeko lasterketetan emaitza onak lortu ditut, lau garaipen eta lau podiumekin. Nazioarteko lasterketetan eutsi egin diot eta pozik nago emaitzekin, askoz zailagoa delako aurreneko postuetan egotea. Maila gero eta handiagoa da, asko pozten naiz horretaz eta gazteak hainbeste hazi eta hain zail jartzeaz".
"Eskerrak ematen dizkiet nire babesleei, batez ere Specialized eta Ermuko Udalari, pandemia bezalako une latzetan nire ondoan jarraitzeagatik. Ziklo-krosean 125 garaipen lortu ditut nire ibilbidean zehar, oso zenbaki polita eta berezia, eta espero dut kopuru hori handitzea eta erregistro horretan ez amaitzea. 40 urte bete berri ditut, baina indarrak ditudan bitartean lehiatzen eta gerra ematen jarraitzeko gogoa dut. Datorren denboraldian garaipenengatik eta podiumengatik borrokan jarraitzea espero dut", amaitu du Aitor Hernandezek.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke