Ostalaritzak eta gaueko aisialdiak programa berriko laguntzak eska ditzakete hilabete amaiera bitartean

10.02.22
Gizartea

Gure erkidegoko ostalaritza sektorearentzat eta gaueko aisialdiko establezimenduentzat onartu berri diren 22 milioi euroko laguntzak jasotzeko eskaera izapidetu ditzakete, otsailaren 28ra arte, egun hori barne. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak astelehen honetan argitaratu zuen AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, zeinaren bidez arautzen baita EAEko 2022ko ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduen titularrei zuzendutako laguntza-programa (otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.).

Javier Hurtado sailburuak laguntza-programa berri hori aurkeztu zuen, erantsiz orain arte Euskadiko ostalaritza-sektoreak 198 milioi euroko laguntzak izan dituela, autonomikoak zein estatukoak . ''Beti babestu izan dugu jarduera, beste sektore batzuena bezala, pandemiaren ondoriozko inguruabarrek bereziki kaltetu dutenean''.

Enpresa eta pertsona autonomo horientzako laguntza-programa berria 3 printzipiotan oinarritzen da: aurreko programen esperientzia aplikatu ondoren, etengabeko hobekuntza-prozesuaren emaitza dira, sektorearen lankidetzarekin eta ekarpenekin ebaluatuta eta osatuta. Helburua ahalik eta bidezkoenak izatea da, eragina ez baita berdina izan establezimendu guztietan. Eta enplegua funtsezko ardatzetako bat da; beraz, berritasun gisa, deialdian establezimendu bakoitzeko langile kopurua sartzen da.

22 milioi euroko programak hiru laguntza-lerro desberdin planteatzen ditu:

  • Lehenengoa, II. taldeko establezimenduentzat, kontzertu-aretoentzat eta I. eta III. taldeetan sailkatuta ez dauden eta ixteko ordutegia 1:00ak arte duten ostalaritzako establezimenduentzat. 11 tarte finkatu dira, 2.000 eurotik 6.000 eurora bitarteko zenbatekoekin.
  • Bigarren lerroa, III. Taldeko establezimenduentzat, pubentzat eta ixteko ordutegia 2:30 arte duten taberna berezientzat. 4 tarte finkatu dira, 6.000 eurotik 25.000 eurora bitarteko zenbatekoekin.
  • Hirugarren bat, IV. Taldeko lokalentzat eta ixteko ordutegia 4:30 arte duten dantzarako eta dibertsiorako establezimenduentzat. 4 tarte finkatu dira, 10.000 eurotik 70.0000 eurora arteko zenbatekoekin.

Eskabideak bide elektronikoz izapidetu behar dira. Aurkeztu beharreko dokumentazioaren artean, besteak beste, gure udaletxean eskatu beharreko jarduera-lizentzia dago (Abiapuntu bulegoan, Konbentukoa kalean).

Ohiko galderen erantzunen gida.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.