'Tecnoteka' sakon analisatzen, erabiltzaileen profila ezagutzeko
Garapen Ekonomikoko udal alorrak ‘Tecnoteka’ zerbitzua aztertzen ari da, egungo erabiltzaileen profila eta beharrak hobeto ezagutzeko, baita etorkizunean dituzten kezkak edo interesak ere. Lankide teknikariek datu estatistikoak aztertzen dihardute hobekuntzak ezartzeko edota prestazioak erabiltzaileen benetako beharretara egokitzeko. Alorrak galdetegi bana bidali die erregistratutako pertsonei eta erabiltzaileei, besteak beste, zer adin duten; zer ikasten duten, zer udalerritan bizi diren, zer lan-egoeratan dauden, eta abar jakiteko.
Tecnoteka erabiltzeko, interesdunak eskabide bat bete behar du eta 16 urte beteta izan. Sarbidea doakoa da, abiadura handiko Internet, ikasteko altzari egokiak eta ikastordu luzeak arintzeko kafe edo mokadutxoen makinak ditu, besteak beste. Hasieran, gomazko eskumuturrekoak ematen ziren, kodetuta, eta, azken urteetan, pertsona erabiltzaile bakoitzari txartel bana ematen zitzaion. Hemendik aurrera, erabiltzaile izan nahi duten guztiei galdetegia betetzeko eskatuko zaie.
Profilen datu estatistikoak
Jasotako erantzunak aztertuta, honako alderdi hauek nabarmentzen dira: pertsona horien %34,4 unibertsitate-gradu bat ikasten ari direla; %17,2k goi-mailako heziketa-zikloak egiten dituztela; %16,1ek oposizioak prestatzen dabiltzala; eta % 12,9k master bai aurre egiten. Ikasle horien %9,7k Batxilergoan daude. Ikusi xehetasuna dagokion laburpen-grafikoan.
Adinari dagokionez, 23 eta 26 urte bitartean ditu gehiengoak, hain zuzen %33,3k; 18 eta 23 urte bitartean beste %30,1ek. Erabiltzaileen %6,5 27 eta 30 urte bitartekoak dira. 15 eta 17 urte bitartekoek %8,6 dira. Ikusi xehetasuna dagokion laburpen-grafikoan.
Bizilekuari dagokionez, erabiltzaileen %69,9 Ermuan bizi dira, %19,4 Eibarren eta %4,3 Mallabian. Hala ere, Bilbo, Zaldibar, Berriz edo Markina-Xemeingo erabiltzaileak ere baditugu. Ikusi xehetasuna dagokion laburpen-grafikoan.
Lanari edo lan-egoerari dagokionez, inkestatutako pertsonen %40,9k lana eta prestakuntza uztartzen ditu. %39,8 ez dago enplegatuta, aurretik ikasketak amaitu behar dituelako. Eta %19,4 da langabezian dagoena.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren