Adinekoentzako eta/edo desgaituentzako arreta pertsonalizatua eta egokitua

14.03.22
Erakundea

Ermuko Udalbatza osatzen duten bost talde politikoek mozio bat onartu dute herrian zerbitzuak ematen dituzten erakundeek adinekoei eta/edo desgaituei arreta pertsonalizatua eta presentziala eskaini diezaieten eskatzeko.

Testua Osoko Bilkuran aztertu da ostiral honetan, martxoaren 11n, eta bertaratutako zinegotzi guztien aldeko botoa jaso du.

Mozioak dioen bezala, bezeroarentzako arreta-zerbitzu gehienek gabezia handiak dituzte, eta, ondorioz, kontsumitzaile eta erabiltzaileak ezinbesteko kalteberatasun- eta babesgabetasun-egoeran daude.

Asko dira enpresa eta erakunde publiko eta pribatuek adinekoekiko edota mugikortasun, gaitasun kognitibo edo zentzumen anitzetako zailtasunak dituzten pertsonekiko lagunkoitasuna indartzen duten alderdiak, hala nola, giza tratua, ingurune fisikoa edo produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio argi eta erraza eskuratzea.

Hala ere, pertsona horiek ingurune digitalean dituzte, oro har, zerbitzuak eskuratzeko zailtasun handienak. Zailtasun hori areagotu egiten da produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko eskaintzen den bide bakarra digitala denean.

Hori dela eta, Ermuko Udaleko Osoko Bilkurak herrian dauden enpresa eta erakundeei eskatuko die kontsumitzaile kalteberei arreta pertsonalizatua emateko, bai adinagatik bai desgaitasunagatik, talde horien behar bereziak kontuan hartuta eta kalean itxaroteko denborak saihestuta. Zerbitzuak eskuratzeko sistema digitalak edo makinak nahitaez erabili behar ez izatea eskatzen du erakundeak, eta, ahal den neurrian, aurrez aurreko arreta erraztea.

Udalak berak arreta presentzialarekin jarraitzeko eta adineko pertsonek eta/edo desgaituek administrazio publiko honekin izapideak egiterakoan dituzten zailtasunak berrikusteko konpromisoa hartzen du.

Nabarmendu behar da, 2016az geroztik, erakunde honek Ermua, Adinekoekin Hiri Lagunkoia proiektua lantzen duela. Horren helburu nagusia gure hiri-ingurunea zahartze aktiboa sustatuko duen espazio integratzaile eta irisgarria bihurtzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako