Gaurtik hasita hamar egunetan dastatu eta gozatzeko hamar kazuelatxo
Joan den urtean pandemiagatik ospatu ezin izan zen ''Kazolatxo Lehiaketa''ren hamargarren edizioari hasiera emango dio gaur Ermuak. Hamargarren urtemuga beteko duen lehiaketaren aurtengo edizioan hamar establezimenduk parte hartuko dute, eta datozen hamar egunetan veste hamar bat modakutxoekin gozatzeko aukera izango dugu.
Lehiaketa martxoaren 17tik 27ra bitartean egingo da, Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatuta. Ermuko Udalaren, Bodegas Valdemar'' enpresaren eta banketxe baten babes eta laguntza ekonomikoa du. Epaimahaiaren sari ofizialez gain, herri-bozketa bidez emango den publikoaren saria ere deitu du elkarte antolatzaileak. Parte hartzeko eta zure botoa uzteko klikatu hemen. Parte-hartzaileen artean produktu sorta bat zozketatuko du.
Gozamen eta mokadu eskaintza gaurko ostegunean (hilak 17) hasiko da eta hurrengo asteko igandera arte (martxoak 27) mantenduko da lehiaketa herriko tabernatan. Egun horietan lehiaketan parte hartzen duten kazolatxoak 1,90 €tik 2,00 €ra bitarteko prezioan gozatu ahal izango ditugu, establezimenduaren arabera.
Antolatzaileek liburuxka argitaratu dute, establezimenduaren izena, proposamenaren izena, osagaien deskribapen laburra eta argazki batez. Lehiaketan parte hartzen duten kazolatxo gehienak gai dira gure zuku gastrikoak esnatzeko eta listua aterarazteko. Barazkiak, arraina, haragia, lekaleak, itsaskia eta baratzeko produktuak, gustuko edari batekin uztartzeko formatu txikiko goi-sukaldaritzako benetako elaborazioetan.
Laburbilduz, hamar egun herriko sukaldariez eta beraiek prestaturiko produktuez gozatzeko, baita lagun artean mokadutxoak dastatzeko ere.
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du