Ermuan eta Mallabian 22. Korrikak edukiko duen kultur programa prest

18.03.22
Euskara

Korrikaren hogeita bigarren edizioa martxoaren 31n hasiko da Amurrion (Araba) eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Gure herrira apirilaren 1ean goizeko 9ak aldera iritsiko da Mallabitik segidan Eibarrera jarraitzeko eta Gipuzkoan barneratuko da.

Gure herriko Batzorde Antolatzaileak bi orrikoa argitaratu du zeina asteburu honetan utziko digute gure etxeetan. Argitalpen horretan ''Laburbiran'' bildutako film laburren proiekzioa, Lur Usabiagaren ipuin kontaketa saioa (bihar larunbata), ikasleen Korrika txikia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna, Gazte korrika eta euskaraokea, mintzodromoa eta euskararen aldeko martxa iritsiko den egun bereko herri bazkaria. Apirileko lehen asteburuan biziko dugun Euskal Jaia.

Apirileko lehen ostiral horretako egun handiari dagozkion eta Korrikaren beraren xehetasunak (establezimendu eta erakunde laguntzaileak, photocalla, merchandising eta petoak, eta abar) datorren asteko ostegunean, martxoak 24, Orbe Kardinalaren plazan egingo den aurkezpen ofizialean eskainiko dira.

Euskararen aldeko martxa herrikoiaren ibilbideak jasotzen duenez Amurriotik abiatuko da martxoaren 31n eta, etenik gabeko hamaika egun jarraian igaro ondoren, Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Edizio honetan lasterketa hiru aldiz pasatuko da Bizkaitik.

Korrikaren 22. edizioa egingo da aurten, "HitzEkin" elkarketaren lelopean. AEK-k bere jatorria eta zentzua azaldu ditu: "Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak".

Korrikaren 22. edizioa girotuko duen abestiak ere izen bera du. Nerea Urbizu da zuzendari artistikoa. Hitzak Sustrai Colinarenak dira eta Ane Garciak, Anarik eta Nerea Urbizuk abesten dituzte. Eymard Uberetagoena (Tripulante Produce) da bideokliparen ekoizlea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago