Sagarra Gastro-Pubek irabazi du Ermuko X. Kazuelita Lehiaketa

28.03.22
Gizartea

Amaitu da herriko Kazuelita Lehiaketa ezagunaren hamargarren edizioa, eta Lobiano Gastronomia Elkarteak kategoria ezberdinetan sarituak izan diren establezimenduen berri eman du.

Sagarra Gastro-Pub tabernak irabazi du 2022ko kazolatxo onenaren eta Valdemar Upeltegiekin egindako uztarketa onenaren saria, Onglet proposamenarekin. Azalore, onglet (behi-haragia) eta jengibrearekin egindako platera izan da epaimahai profesionalaren gogokoena.

Ermuko Jubiletxeak lortu du bigarren postua Porkballs kazuelitarekin, txerri iberikoz, barazkiz eta artoz osatua.

Kazolatxo tradizional onenaren saria Urkaregi jatetxearen esku geratu da, Suquet de rape y manitas izeneko bere proposamenari esker, itsas-zapoa, txerri hankak eta barazkiak uztartuz.

Azkenik, Amatxi tabernak Km 0 kazolatxoaren saria lortu du bakailaoarekin, txirlarekin eta perrexilarekin egindako Lucre platerarekin.

Amatxi garaile bozketa herrikoian

X. Kazuelita Lehiaketa ospatu den aste eta erdian, herritarrek hamar platerak dastatzeko eta gogokoenaren alde bozkatzeko aukera izan dute www.ermua.es webgune korporatiboaren bidez. Inkesta itxi eta datuak jaso ondoren, herri epaimahaiaren irabazlea Amatxi taberna izan da Lucre proposamenarekin.

Sariak asteazkenean, hilak 30, banatuko dira, 18:00etan, lehen saria irabazi duen Sagarra Gastro-Pub establezimenduan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan