Ermuko 43. Euskal Jaia asteburu honetan ospatuko da

30.03.22
Kultura eta Gazteria

Ermuak Euskal Jaiaren berrogeita hirugarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko ''Txindurri'' dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien laguntzarekin. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, gehienak inguruko bailaratakoak.

Aurten ere bizkaiko beste herrietako talde gonbidatuak izango ditugu Ermuan, etorriko zaizkigunen artean ondorengoak direlarik: Berriztik, San Lorenzo eta Iremiñe, Sestaotik, Salleko, Abadiñotik, Iluntze; Elorriotik, Besaide; Lekeitiotik Etorkizuna.

Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari larunbat arratsaldean emango zaio hasiera.

Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:

  • Apirilak 2, larunbata
    • 18:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
      • Txindurri Dantza eta Txistu taldea
    • 20:00etan: Erromeria ''Patxi eta Konpainia'' taldearekin.
    • Jarduera guztiak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.
  • Apirilak 3, igandea
    • 9:30etatik aurrera: Debabarreneko gazta azoka.
    • 11:30etan: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
    • 12:30etan: Dantza erakustgaldia plazan
    • 14:00etan: Bazkari autogestionatua
    • 17:00etan: Erromeria ''Gauargi'' taldearekin.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita