Euritan nahiz eguzkitan, euskararen alde korrikan

01.04.22
Euskara

Ehunka lagunek eguraldi txarrari aurre egin eta Korrikaren 22. edizioan parte hartu dute gaur goizean Ermuan. Euskararen aldeko lasterketa Mallabitik sartu da gure herrira, Urtiako industrialdetik, 9:15 aldera, eta Ermuko kaleak zeharkatu ditu eguzkitan nahiz euritan.

Herriko 26 elkarte eta kolektibok hartu dute lekukoa lasterketaren 201. eta 209. kilometroen artean, adin guztietako herritarrek lagunduta. Hitzekin Korrika 2022ren ereserkiaren letra orpoz orpo jarraituz, ehunka lagun ez dira atertu zain egon eta korrika hasi dira herriko kaleetan barrena. Ibilaldiak (baita ermuar askok ere) Eibarrera jarraitu du unibertsitateko biribilgunetik, gero Elgoibar, Soraluze eta Bergaratik jarraitzeko.

Lasterketa Ermutik atera da jada, baina Korrika Kulturalaren programazioak asteburu osoan zehar jarraituko du. Gaur ostirala, hilak 1, bazkari autogestionatua (14:00), Elkartasun jantokia haurrentzako ikuskizuna (17:00) eta Matraka elektrotxaranga (19:30) izango dira Merkatu plazan. Eta larunbatean eta igandean, Euskal Jaia itzuliko da Orbe Kardinalaren plazara.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago