‘Zaporeak' elkartearen ekimenak genero eta elkartasun tonak biltdu ditu eskualdean

06.05.22
Gizartea

Alkateek, boluntarioek eta Gipuzkoako sukaldariek bultzatutako ‘Zaporeak’ GKErako produktu bilketaren antolatzaileek agerraldia egin zuten asteazken arratsaldean Eibarko Urkotronik enpresan, erronkan parte hartu zuten udalerrietako biztanleei euren inplikazioa eta lankidetza eskertzeko. Aurtengo edizioan, 2022an, Lesbosen (Grezian) errefuxiaturik daudenei laguntzeko eta jaten emateko ''Zaporeak'' ekimenak dohaintzen bidez ia 15 tona elikagai eta 8.000 euro bildu ditu.

Antolatzaileak oso pozik daude herritarren erantzunarekin, eta ekimena etorkizunean Debabarrena osora zabaltzeko asmoa agertu dute, Mutriku eta Mendaroren atxikimendua gehituz. Jasotako kopurua astebetean jaso da. Eibarrek pardina deritzan dilista bildu du, Ermuak eta Debak ale biribileko arroza, Elgoibarrek garbantzu pedrosillanoa eta Mallabiak eta Soraluzek makarroi luzea.

Ermuko alkate J. Carlos Abascal pozik agertu da gure herriaren erantzunarekin. “Munduarekin adiskidetzen zaituzten eta elkartasunaren aldeko borrokan jarraitzera animatzen zaituzten egun horietako da gaurkoa. Balorazio honetan eskerrik beroenak eman nahi dizkiet ermuarrei gehien sufritzen dutenenekiko eskuzabaltasun ikaragarria izan dutelako; bildutako tonak beste horrenbeste irribarre bihur daitezkeelako jatea posible izango duten pertsonetan”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu