Udalbatzak ezohiko Osokoaren bilkura egingo
Ermuko Udalbatza ezohiko Osoko Bilkurara deitua dago maiatzaren 10eko astearterako. Bilera presentziala izango da, eta 19:00etan hasiko; edo ordu erdi beranduago, bigarren deialdian hasten bada. Beti bezala, saio hori streaming bidez emitituko dugu webgune korporatibo honetan eta erakundearen YouTube kanalean.
Bilkuraren gai-zerrendak zortzi puntu ditu, eta, ohi bezala, udalbatzako kideei gonbitea eginez hasiko da, aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsu edo bateraezintasunen berri eman dezaten. Ondoren, 2022ko apirilaren 12an egindako azken bileraren akta onartuko da.
Hirugarren puntuan 2022ko Lanpostu-Zerrenda aldatzeari inguruan mintzatuko dira eta, laugarrenean, Korporazioaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak %2 igotzeko proposamenaz. Bosgarrenik, bake-epailearen ordezko berria izendatuko dute.
Azken hiru puntuek -6.etik 8.era- Saharari buruzko beste hainbeste mozio aztergai izango dituzte. Lehenengoa EH Bildu taldearena da. Bigarrena, PSE-EE-PSOE taldekoa. Eta hirugarren eta azkena, Elkarrekin-Ermua, EH Bildu eta EAJ-PNV taldeek osatutako testu bateratua. Hiruretan Mendebaldeko Sahara da izendatzaile komuna.
Goizez, informazio-batzordea bilduko
Astearte horretan bertan, Informazio Batzordeak beste bilera bat egingo du, 9:30etatik aurrera, eta bost puntu emango ditu gai-zerrendan. Interes garrantzitsuren bat jakinarazteko gonbiteaz eta aurreko bilkuraren akta onartzeaz gain, Ermua Mugi! ''Zerbitzuari buruzko informazioa jasoko dute zinegotziek. Baita Zerukoa kaleko 3., 4. eta 5. eskailera mekanikoak aldatzeari buruzkoa ere. Bosgarren eta azken puntua uztailerako antolatutako Bizikidetza Jardunaldiei buruzko informazioa da.
Saio hau streaming bidez ere jarraitu ahal izango da webgune korporatiboan eta udalaren YouTube kanalean. Saioaren deialdia eta dokumentazioa esteka honetan kontsulta ditzakezu.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako