'Ermua Mugi' ekimenak 500 laguni lagundu die jarduera fisikoa eta elikadura ohiturak hobetzen
Gure herrian kirola eta osasun uztartzen dituen aholkularitza zerbitzua dugu, Ermua Mugi! Izenekoa; jarduera fisikoan, elikadura osasungarrian eta ongizate psikologikoan orientatzeko doako baliabidea. Antton García kirol-teknikariak Gai Orokorren eta Osoko Bilkuran aztertu beharrekoen Batzordean -hilaren 10ean- egindako lanaren alderdi azpimarragarrienak laburbildu eta ezagutzera eman zituen. Aurkezpen osoa bilkuraren bideo aktan ikus daiteke, hori paragrafo hauen ondoren uzten dugularik.
Adierazleen laburpenak zehazten duenez, ia bostehun (486) pertsonak erabili dute orientazio-zerbitzu hori azken 8 urteetan. Pertsona horien batez besteko adina 62 urtekoa da. Emandako orientazio-zerbitzuak 3.622 izan dira, eta arreta ematen duten profesionalei egindako bisiten batez bestekoa 7 aldiz izan da erabiltzaile bakoitzeko. Egindako osasun-probak ia lau mila izan dira (3.839, zehazki), eta batez beste 8 proba egin dira erabiltzaile bakoitzeko.
Erabiltzaileen ezaugarriak: adina, sexua, elikadura- eta jarduera-ohiturak
Erabiltzaile guztien %62 emakumeak dira eta beste %38 gizonak. Adinari dagokionez, %39k 70 urte baino gehiago dituzte; %19 dira 56-65 urte bitartean daude, eta ehuneko bera dute 46-55 urte bitarteko erabiltzaileek. Gainerako ehunekoa adin-talde askotarikoei talde dagokie. Horietatik %75 bere kaxa edo borondatez joan dira, %24 Osasun Zentroaren gomendioz eta gainerako %1 arlo soziokulturaletik bideratuta.
Zerbitzura jo duten pertsonen hasierako gaitasun fisikoari dagokionez, gehienak ez-sedentarioak ziren: %7k jarduera fisiko maila altua zuten, %46k maila ertaina eta %26k maila baxua. Gainerako %21a pertsona sedentarioak izan dira. Elikatzeko ohiturei dagokienez, hasieran (dieta mediterraneoaren galdetegiaren arabera), %18k dieta osasungarria jarraitzen zuten, eta gainerako %82k dieta ez-osasungarria.
Emaitza positiboak, sei hilabeteko esku-hartzearen ondoren
Ermua Mugi zerbitzuaren nahi bere esku-hartzearekin lortzen diren datuen balorazioa positiboa da, Garciaren hitzetan: "Konbentzimendua edukitzea eta ohitura-aldaketa lortzen ditu, horrela, 6 hilabeteren ondoren hasiera batean sedentarioa zen %43 fisikoki aktibo izatera pasatzen da, eta horietatik %72k bere jarduera fisikoa altuan edo moderatuan kokatzen du, hasierako %53ren aldean". Gauza bera gertatzen da elikadura-ohiturak aldatzeari dagokionez; izan ere, programan parte hartu ondoren, elikadura-ohiturak hobera aldatzen dira: izan ere, dieta osasungarria mantentzen duten pertsonen hasierako %18tik %45era igotzen baita ehuneko edo portzentajea".
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke