Dena prest Ermuan XXII. Jardunaldi Gastronomikoetarako

03.06.22
Gizartea

Lobiano Gastronomia Elkarteak herriko XXII. Gastronomia Jardunaldiak aurkeztu ditu. Hasi berri dugun ekain honetan zehar, sei jarduera ezberdin izango ditugu Ermuan, eta ohiko Pintxo Lehiaketa izango da protagonista.

Programa datorren asteartean, hilak 7, hasiko da Estrella Dammen garagardo dastaketarekin, 19:00etatik aurrera Plan B kafetegian. Izen-ematea doakoa da establezimenduan bertan, eta 15 lagunentzako tokia dago.

Ekainaren 8an, asteartea, Urkaregi jatetxeak Sergio Humada sukaldari donostiarraren afaria hartuko du. 2020ko Gipuzkoako sukaldari onenaren Gastro Talentua saria jaso zuen Humadak, eta 20 urte besterik ez zituela ireki zuen bere lehen jatetxea. Bera Bera, Alma Hotels eta Via Veneto jatetxeetan sukaldari izan da, eta bere azken proiektuak, Casa Humada, produktua, tradizioa eta bilakaera uztartzen ditu. 35 lagunek bere proposamenez gozatu ahal izango dute 21:00etatik aurrera Urkaregin, aldez aurretik izena eman eta 55 euro ordainduta.

Ekainaren 18an, larunbata, sukaldari zaletuenek pil-pil erako bakailao lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, Bacalaos Alcortak babestuta. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da Orbe Kardinalaren plazan, eta bikoteka lehiatu ahal izango da, gehienez ere 20 bikote. Izen-emateak 20 euroko prezioa du talde bakoitzeko, eta Mahasti ardotegian bete ahal izango da.

Larunbatean bertan, 11: 00etatik aurrera, KM0 produktuen azoka izango da plazan, eta bertan, besteak beste, Euskalsagardoa, ogia, gozoak, gaztak eta barazkiak ikusteko eta dastatzeko aukera izango dugu.

Jardunaldiei amaiera emateko, ekainaren 23an, osteguna, ardo dastaketa egingo da Mahasti ardotegian, 19:00etan, Tobelos upategiarekin. Jarduera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da establezimenduan bertan, 15 plazatara mugatuta baitago.

13 proposamen berri Pintxo Lehiaketan

XXII. Gastronomia Jardunaldi hauetako plater nagusia Pintxo Lehiaketa izango da. Tokiko 13 establezimenduk hartuko dute parte ekainaren 13tik 19ra egingo den lehiaketan. Aste horretan, proposamen originalak dastatu ahal izango ditugu lokal hauetan (klikatu argazkietan handiago ikusteko):

Pintxo Lehiaketa
 Argazkia  Taberna  Pintxoa Osagai nagusiak
Sagarra  Sagarra  Pani-tun  Pani puri, hegalaburra eta ''ajoblanco''
Plan B  Plan B  Plan B acalao  Bakailaoa eta Plan B saltsa
Giroa  Giroa  Asiertxo  Sekretua, patata eta gorringoa
Mendiola  Mendiola  Millefeuille  Bakailaoa, patatak eta piperrak
Jubiletxe  Jubiletxe  Falsa croqueta de pollo  Lumagorri oilaskoa, kimchi eta barazkiak
Kiska  Kiska  Quimera  Bao ogia, masailak eta perretxiko saltsa
Simon  Simon  Bienmesabe  Urdaiazpiko errea, guakamolea eta tximitxurria
Caperos  Caperos  Antxopi  Antxoa, tomatea eta gazta
Txalaparta  Txalaparta  Txolumak  Lumagorri izterra, reineta sagarra eta txokolatea
Amatxi  Amatxi  Baso sorgindua  Oreina, bolovana eta boilur-kabiarra
Zutabe  Zutabe  Brancada de bacalao con dulce de piquillo  Bakailaoa, patata eta pikilloa
Urkaregi  Urkaregi  Ven3ka  Mendrezka, piperra eta kalabazina
Lau Bide  Lau bide  Azkena  Porruak, espinakak eta onddoak

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita