Zerukoako eskailera mekanikoak berriak erabilgai
Zubiaurre eta Zerukoa 3 arteko desnibela edo aldapa gainditzen duten bost zatietatik hiru aldatu dira
Obra eta Zerbitzuen udal arloak jakinarazi duenez, joan den ostiraletik martxan eta zerbitzuan daude Zerukoa auzoko 3., 4. eta 5. zenbakien artean jarri diren hiru eskailera mekanikoko tarte berriak.
Hiru zati edo tarte berriek estalkia dute, eta jarritako berriek sistema bat dute haien egoerari eta denbora errealeko edozein gorabeherari buruzko informazioa emateko.
Hiru eskailera mekaniko horiek ordezkatzeko enpresa esleipenduna TK Elevadores izan da -aurretik Thyssen zena-, eta guztira 373.051,47 euro jaso ditu.
Helburua: irisgarritasuna hobetzea
Zerukoa auzoko eskailera mekanikoak 2007an estreinatu ziren. Kale horietako desnibel handia bost instalazioren bitartez gainditu zen, Santiago taldean bizi diren pertsonen irisgarritasuna hobetzeko. Auzoko gunerik altuena Ongarai eta Institutuarekin konektatuta dago 2016ko udaz geroztik igogailu baten bidez.
2019an auzoko lehen bi eskaileretan hobekuntzak egin ziren, trakzio-katea aldatuz eta zelula fotoelektrikoak instalatuz, erabilera eta kontsumo elektrikoa arrazionalizatzeko eta osagaien bizitza erabilgarria luzatzeko. Zelula horiek erabiltzaileak detektatzen dituzte eta martxan jartzeko agindua aktibatzen dute presentzia eta erabilera-eskaria hautematen dutenean. Inor ez dagoenean geldirik daude, eta horrela jasangarriagoa da, kontsumo elektrikoa murrizten du eta piezen higadura saihesten du.
Lotutako albisteak
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko