Hamahiru mokadutxo dastatzeko gaurtik pintxo lehiaketan

13.06.22
Gizartea

Hamahiru establezimenduren 13 proposamen izango ditugu aurtengo Pintxo Lehiaketan

Lobiano Gastronomia Elkarteak hasiera emango dio gaur XXII. Gastronomia Jardunaldietako Pintxo Lehiaketari. Tokiko hamahiru 13 establezimenduk hartuko dute parte ekainaren 13tik 19ra egingo den lehiaketan. Aste honetan, proposamen originalak dastatu ahal izango ditugu lokal hauetan (klikatu argazkietan handiago ikusteko): Epaimahaia astean zehar tabernatatik pasako da erabkia hartu ahal izateko, nolanahi herrotarrok ere gustokoen duguna bozkatu ahal izango du, loturari jarraiki.

Pintxo Lehiaketa
 Argazkia  Taberna  Pintxoa Osagai nagusiak
Sagarra  Sagarra  Pani-tun  Pani puri, hegalaburra eta ''ajoblanco''
Plan B  Plan B  Plan B acalao  Bakailaoa eta Plan B saltsa
Giroa  Giroa  Asiertxo  Sekretua, patata eta gorringoa
Mendiola  Mendiola  Millefeuille  Bakailaoa, patatak eta piperrak
Jubiletxe  Jubiletxe  Falsa croqueta de pollo  Lumagorri oilaskoa, kimchi eta barazkiak
Kiska  Kiska  Quimera  Bao ogia, masailak eta perretxiko saltsa
Simon  Simon  Bienmesabe  Urdaiazpiko errea, guakamolea eta tximitxurria
Caperos  Caperos  Antxopi  Antxoa, tomatea eta gazta
Txalaparta  Txalaparta  Txolumak  Lumagorri izterra, reineta sagarra eta txokolatea
Amatxi  Amatxi  Baso sorgindua  Oreina, bolovana eta boilur-kabiarra
Zutabe  Zutabe  Brancada de bacalao con dulce de piquillo  Bakailaoa, patata eta pikilloa
Urkaregi  Urkaregi  Ven3ka  Mendrezka, piperra eta kalabazina
Lau Bide  Lau bide  Azkena  Porruak, espinakak eta onddoak

Ekainaren 18an, larunbata, sukaldari zaletuenek pil-pil erako bakailao lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, Bacalaos Alcortak babestuta. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da Orbe Kardinalaren plazan, eta bikoteka lehiatu ahal izango da, gehienez ere 20 bikote. Izen-emateak 20 euroko prezioa du talde bakoitzeko, eta Mahasti ardotegian bete ahal izango da.

Larunbatean bertan, 11: 00etatik aurrera, KM0 produktuen azoka izango da plazan, eta bertan, besteak beste, Euskalsagardoa, ogia, gozoak, gaztak eta barazkiak ikusteko eta dastatzeko aukera izango dugu.

Jardunaldiei amaiera emateko, ekainaren 23an, osteguna, ardo dastaketa egingo da Mahasti ardotegian, 19:00etan, Tobelos upategiarekin. Jarduera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da establezimenduan bertan, 15 plazatara mugatuta baitago.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan