Administrazio Elektronikoa ordenantza baten bidez arautuko du Ermuak

16.06.22
Erakundea

Udal hau ordenantza bat prestatzen ari da, Administrazio Elektronikoaren erabilera eta baldintzak arautuko dituena. Erregelamendu horrek 2007ko erregistro telematikoaren hasierako araudia ordezkatuko du, zeina bide elektronikoaren hastapena izan zen. Zirriborro hori ekainaren 7ko Gai Orokorren eta Osoko Bilkuraren Batzordean aurkeztu zitzaion Udalbatzari. Ondoren, jendaurrera jarriko da hamar egun balioduneko epean, herritarrek ekarpenak, iruzkinak edo iradokizunak egin ditzaten. Ondoren, Osoko Bilkurari aurkeztuko zaio onar dezan, eta probintziako aldizkari ofizialean argitaratu ondoren, indarrean jarriko da.

Udal honek 2007an erregistro telematikoaren erregelamendua onartu zuen; administrazio elektronikoa abian jarriz. Espedienteak kudeatzeko aplikazio bat eskuratu zuen, eta sarrera-erregistroa eta jakinarazpen elektronikoa konfiguratu zituen; prozeduren lehen fluxuak definituz. Izapidetzeetan prozesuaren zeharkako ikuspegia txertatu zuen; erakundean eta korporazioan sinadura elektronikoa hedatu zuen; ebazpenak elektronikoki zigilatu zituen; eta www.ermua.es webgune korporatiboan administrazio eta erregistro elektronikorako sarbidea eskaini zuen, baita udal-izapideei buruzko informaziorako sarbidea ere (www.ermua.es/abiapuntu).

Bilakaera eta lege-aldaketak

Hasierako horrekin, administrazio elektronikoaren oinarriak ezarri ziren. Orduz geroztik, etengabe garatu da, eta 2007ko erregistro telematikoaren hasierako erregelamendua gainditu egin da, lege-aldaketa garrantzitsuen ondoren, hala nola 39/2015 eta 40/2015 legeak onartzearen ondorioz, horiek ezarri baitute izapidetze elektronikoak administrazio publikoen ohiko jarduna izan behar duela. Gainera, 203/2021 Errege Dekretuak, sektore publikoaren jardunari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duenak, lau helburu nagusi ezartzen ditu herri-administrazio guztientzat: Administrazio elektroniko eta elkar konektatuta bat egiteko administrazio-eraginkortasuna hobetzea; gardentasuna eta parte-hartzea areagotzea; administrazio elektronikoarekiko harremana erraza, intuitiboa eta eraginkorra izateko eta segurtasun juridikoa hobetzeko erraz erabil daitezkeen zerbitzu digitalak bermatzea; horretarako, araubide juridikoen gainjartzea ezabatzen da.

Ordenantza berriak zehazten du zein den administrazio elektronikoaren konfigurazioa gure udalean, dagoen lege-esparrua kontuan hartuta eta egindako garapen teknologikoak eta hurrengo urteetakoak aurreikusita.

Segurtasuna ematen duten berrikuntzak. Herritarrek dute hitza

2007ko erregistro telematikoaren erregelamenduarekiko alderatuta, hauek dira ordenantza honetako berritasun nagusiak:

II. kapituluak udalaren egoitza elektronikoa arautzen du, 203/2021 Erregelamenduak eskatzen duen bezala; ofizialtasuna ematen dio, eta haren edukia eta ezaugarri nagusiak zehazten ditu.

III. kapitulua erregistro elektronikoari buruzkoa da, eta paperezko dokumentuen digitalizazioa eta jatorrizko kopien sorrera finkatzen ditu. Gainera, Abiapuntu erregistro-arloan laguntzeko bulego gisa gaitzen du, eta bertako langileek herritarrak ordezka ditzakete izapidetze elektronikorako.

IV. kapituluak ahalordetzeen erregistroa sortzen du udaletxean, eta, horri esker, Ermuan beste pertsona batzuen ordezkari gisa jardun dezaketen pertsonen datu-basea izango dugu.

V. kapituluak espedienteen izapidetze elektronikoa arautzen du, egoitza elektronikoaren udal-izapideak eta eskaera-ereduak eguneratzeko erantzukizuna ezartzen du, eta espediente elektronikoaren betekizunak zehazten ditu, baita langileak, korporatiboak eta herritarrak autentifikatzeko eta sinadura elektronikoa erabiltzeko moduak ere.

VI. kapituluak artxibo elektronikoa garatzen du, eta dokumentu eta espediente elektroniko guztietarako espazio bat izateko beharra ezartzen du, paperezkoaren ordez.

Azkenik, VII. kapituluak gobernu-organoen bileren araubidea jorratzen du. Udalbatzaren osoko bilkurak -ohikoak eta apartekoak- eta streaming bidez zuzenean transmititzen ditugun eta grabatzen ditugun informazio-batzordeak, bakoitzaren bideo-akta digitala eskaintzeko. Udaletako kide anitzeko organoek urrutiko bilkurak egin ditzakete eta bitarteko elektronikoen bidez erabakiak hartu.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere