Gastrobar Sagarra garaile 2022ko Pintxo Lehiaketan

21.06.22
Gizartea

Ermuko Jardunaldi Gastronomikoen XXII. edizioa azken txanpan sartu da, eta Lobiano Gastronomia Elkarteak bertako Pintxo Lehiaketako kategoria ezberdinetan sarituak izan diren establezimenduen berri eman du.

Gastropub Sagarrak irabazi du 2022ko pintxo onenaren saria Pani-tun proposamenari esker, pani puri, hegalabur eta berakatz zuriarekin egina. 2022ko kazolatxoen lehiaketan irabazle izan ondoren, Sagarrak epaimahai profesionala bereganatu du beste behin plater honekin.

Pintxo tradizional onenaren saria Giroa tabernaren esku geratu da, sekretu iberikoarekin, arrautza-gorringoarekin eta patatarekin egindako Asiertxo lanagatik.

Urkaregi jatetxeak, bestalde, 0Km pintxo onenaren saria lortu du Ven 3 Ka proposamenarekin.

Azkenik, Carlos Serres upeltegi kolaboratzailearekin ongien uztartzen den pintxoari saria Zutabe tabernarentzat izan da, pikillo gozoarekin egindako bakailao brandadagatik.

Amatxi, boto herrikoiaren irabazlea

Pintxo lehiaketak iraun duen astean, herritarrek hamahiru proposamenak dastatzeko eta gogokoenaren alde bozkatzeko aukera izan dute www.ermua.es webgune korporatiboaren bidez. Inkestaren datuak jaso ondoren, herri-epaimahaiaren irabazlea Amatxi tabernaren Baso sorgindua izan da.

Sari-banaketa astearte honetan, hilak 21, izango da, 19:00etan, lehen saria irabazi duen Sagarra establezimenduan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26