Gogoetarako eta memoriarako testigantzak Gogora Institutuaren eta Ermuko Udalaren erakusketan

24.06.22
Erakundea

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Ermuko Udalak erakusketa inauguratuko dute astelehen honetan, ekainak 27, Miguel Angel Blanco ETAk hil zuela 25 urte beteko direla oroitzeko omenaldi-ekitaldiak direla eta.

Espazioa, Miguel Angel Blanco gogoan. Elkarbizitza eraikitzen/Memoria para la convivencia izenekoa, Izarra Centre eraikinaren laugarren solairuan kokatuko da, eta herritarrei ETAren biktimen, haien familien eta talde terroristarekin amaitzeko lan egin zuten gizarte-mugimenduen testigantzak helaraziko dizkie.

Erakusketak Miguel Angel Blancoren hilketaren bidegabekeria islatu nahi du, baita hark eragindako gaitzespen aldarria ere. Iragan traumatikoa gogoratzea, berriro akats berberetan ez erortzeko. Baina, gainera, ikus-entzunezko ibilbide multisentsorial baten bidez, ETAren atentatu guztiek eragindako kalteari buruzko hausnarketa indibiduala egitera gonbidatzen du, hura jasan zutenen ikuspegitik, giza eskubideen eta bizikidetzaren aldeko apustu soziala indartzeko eta, horrela, Euskadin Memoria eraikitzen jarraitzeko.

Erakusketaren irekiera ekitaldia 11:30ean hasiko da, Izarra Centreko sarreran, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak hartuko dute parte. Komunikabideen aurreko aurkezpenean, gainera, honako hauek izango dira: Rodrigo Gartzia eta Jose Antonio Rodríguez Ranz sailburuordeak, Victoria Landa Ertzaintzako zuzendaria, Monika Hernando Giza Eskubideak, Biktimak eta Aniztasuneko zuzendaria, eta Aintzane Ezenarro  Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, beste agintari batzuen artean; ETAren hainbat biktima, Ertzaintzako agenteak, eta Eibarko eta Ermuko gazteak, guztiak protagonistak eta erakusketan zehar egon direnak.

Miguel Angel Blanco gogoan. Elkarbizitza eraikitzen/Memoria para la convivencia astelehenean bertan, hilak 27, irekiko da eta uztailaren 24ra arte egongo da ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako