Orbe Kardinala plaza, V. Afrika-Ermua jardunaldien eszenatoki
Ermuko Udaleko Immigrazio eta Nazioarteko Lankidetza alorrak Afrika-Ermua jardunaldien bosgarren edizioa ospatuko du larunbat honetan, uztailak 2. Ermua Intercultural Community Project ekimenaren inguruan bildutako hainbat talde elkarlanean ari dira jarduera honetan, Afrikako eskualde ezberdinetako kultura gastronomiko eta artistikoa Ermuko biztanleekin partekatzeko helburuarekin.
Ekitaldiak larunbat osoan zehar izango dira Orbe Kardinalaren plazan, 12:00etan hasita M ''Lomb Cultural elkartearen dantza afrikarren erakustaldiaren eskutik.
Ordu berean, Euskal Elizbarrutietako Misioek ere parte hartuko dute antolakunde honek Kaikorren (Kenya) garatzen duen proiektuaren berri ematen, Ermuko Udalaren laguntzarekin. Misioetako taldeak erakusketa batekin, Afrikako artisautzekin eta haur jolasekin girotuko du jardunaldia.
14:00etatik aurrera, Ermuko emakume senegaldarrek Afrikako janari tipikoa eskainiko dute plazara hurbiltzen diren pertsona guztientzat.
Arratsaldean, 17:00etan, Frantzian bizi den Lina Charif artista marokoarraren rifeko folk musikaz gozatzeko aukera izango dugu. 18:30ean, borroka libre senegaldarren erakustaldia izango da, Bakh Yayeko yembeen erritmoekin girotuta.
Musikaltasun latinoaren afrikar sustraiei keinu bat egiteko asmoz, Ernesto Miari & Sara eta Amaury Santa Cruzek bertaratutako pertsona guztiak dantzatzera animatuko dituzte saltsa eta batxatarekin 20:30etatik aurrera.
Festaren amaiera gisa, Bogi Jui talde afrikarrak Sonidos de la tierra kontzertua eskainiko du 23:00etan.
Lotutako albisteak
Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean
Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari