Ermua betetzen du indarkeriaren biktimen oroimenak

01.07.22
Gizartea

ETA talde terroristaren biktima guztiak oroitu eta omenduko ditu Ermuak uztaila honetan, Miguel Angel Blanco Garrido herriko zinegotziaren bahiketaren eta hilketaren 25. urteurreneko ekitaldien barnean. Hogeita bosgarren urteurrena dela-eta, ''Aztarna ezabaezina. Aniztasunak bizikidetza eraikitzen du'' lelopean programa berezia prestatu du herriko udalak. Datozen asteetan gogoratuko ditu bereziki indarkeria erabiliz bere ideiak inposatu nahi zituen talde baten zentzugabekeriak hil zituen bi ermuarrak.

Ermuko udalerriak ETAm eta ETAk eragindako bi hildako ditu erregistratuta, Eusko Jaurlaritzak egindako "1960-2010 euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen urraketen udal erretratua" dokumentuaren arabera. Lehenengo biktima Sotero Mazo Figueras bizilaguna izan zen, eta 1980ko azaroaren 6an tirokatu zuten Eibarko Karmengo Ama kalean. Sotero 35 urteko gizona zen eta Eibarren ile-apaindegi bat zuen bi semeren aita. Bigarren biktima Miguel Angel Blanco Garrido zinegotzia izan zen, eta 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuten. Tirokatu eta Lasarte-Orian utzi zuten berrogeita zortzi ordu geroago. Uztailaren 13ko goizaldean hil zen Donostia ospitalean, 29 urte zituela.

Gure herrian lau erakusketa tematiko eta ekitaldi instituzional bat izango dira datozen asteetan, ''Aztarna ezabaezina. Aniztasunak bizikidetza eraikitzen du'' programaren baitan. Erakusketa horietako hiru Izarra Centre eraikinean egongo dira ikusgai, astelehenetik igandera, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsez 16:00etatik 20:00etara bitartean. Erakusketa horiek, zehazki, honako hauek dira: lehenengoa, ''Izua azal-orrietan. 60 urteko terrorismoa Espainian'', ''Vocento'' taldeko egunkarien bidez. Bigarrena ''M.A. Blanco Gogoan, elkarbizitza eraikitzen da. Memoria para la convivencia'', Gogora Institutuarena. Eta hirugarrena, Segurtasun Indar eta Kidegoei omenaldia'', Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak batera egindako erakusketa, datorren ostiralean, hilak 8an, irekiko denaa.

Argazki erakusketa hainbat eraikinetan eta telegramak kalean

Sotero Mazo Figuerasen eta Miguel Ángel Blanco Garridoren argazkiekin, hurrenez hurren, bi horma-irudi izango dira udaletxeko fatxada nagusiko buru gaurtik uztailaren 1etik 24ra bitartean. Balkoi nagusi horretan sugar bat piztuta egongo da, baita ere. Era berean, Orbe Kardinalaren plazak lau totemetan banaturiko 16 argazkiz osatutako bilduma bat erakutsiko du gaurtik aurrera, PPko zinegotzi gaztearen bahiketa eta ondorengo hilketaren, baita gizarte zibilaren erreakzio eta mobilizazioena ere. Ignacio Pérez (El Correo), José Usoz eta Mikel Fraile (El Diario Vasco) erreportari grafikoen eta Telepress agentziaren irudiak dira.

Santiago Apostoluaren parrokia-elizak beste bi mural handi ditu zintzilik: plazatxoaren horman eta sakristiaren ondoko horman. Udaletxeko sarrerako hormetan, halaber, 1997ko uztailaren 10etik 17ra bitarteko aste tragiko hartan jasotako laguntza eta elkartasun telegramak erakusten dira.

Azkenik, Martxoak 8 plazara eta Berdintasunaren pasealekura ematen duen alboko fatxadak lazo urdin bat erakusten duen pankarta du, Miguel Angel Blanco gaztearen bizitza askatzeko eta errespetatzeko eskatu zen sinboloaren adierazlea.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du