‘Aztarna ezabaezina' programaren erakusketa tematikoak zabalik daude bide erdia bete eta gero

14.07.22
Erakundea

Miguel Angel Blanco zinegotziaren bahiketa eta hilketaren XXV. urteurrenean programatutako jarduerak biltzen dituen ''Aztarna ezabaezina ''programaren erakusketa tematikoek, Izarra Centren kokatutakoek, bide erdia bete dute. Aldi baterako erakusketak dira, eta, kasuren batean, estrainekoak; izan ere, lehen aldia baita hiru segurtasun-indar eta kidegok sinergiak batzen dituztela baterako erakusketa bat antolatzeko. Erakusketa horretan, terrorismoaren aurkako operazioetan atzemandako materialak; armak; jantziak; lehergailuak desaktibatzeko-ekipoak; balistika-txostenak eta idatzizko edo ikus-entzunezko beste dokumentu hainbat aurkezten dituzte. Erakusketa horiek hilaren 25era arte egongo dira zabalik, eta honako ordutegi honetan bisita ditzakegu: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera librea eta doakoa da.

Lehenengo erakusketa "Izua azaletan. Terrorismoaren 60. urteak Espainian, prentsaren bidez" titulukoa bosgarren solairuan dago. Erakusketa hori elkarlanean antolatu dute Terrorismoaren Biktimen Fundazioak, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa Fundazioak, Vocento Taldeak, Ermuko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Barne Ministerioak.

Erakusketak Espainian 1960tik 2021eko apirilaren 21era arte biktimak eragin dituzten erakunde terrorista guztiak biltzen ditu. Egun horretan, David Beriain kazetaria eta Roberto Fraile kameralaria hil zituzten Burkina Fason. Erakusketa-proiektua 30 modulutan oinarritzen da, eta bertan jasotzen dira atentatuak kontatzen dituzten egunkarietako azalak edo portadak. Zenbait erakus-gunek biktimen familiek lagatako eta/edo terroristei atzemandako objektuak eta argazkiak biltzen dituzte.

Gainera, sei metroko lau binilo daude Ermurako espreski eginak, ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuenean 1997ko uztailean gertatutakoak ardatz hartuta. Egun haietan El Correo eta El Diario Vasco egunkariek argitaratu zituzten azalak biltzen dituzte, baita ''Vocento''ren gainerako egunkarien azalak ere, gertakari hark herrialde osoan izan zuen eragina islatzeko. Miguel Angelen familia-albumaren argazkiak ere badaude, bere izena daraman fundazioak utzitakoak.

''Miguel Angel Blanco gogoan. Elkarbizitza eraikitzen/Memoria para la convivencia'' izeneko espazioa, Izarra Centreko laugarren solairuan dago, eta herritarrei ETAren biktimen, haien familien eta jarduera terroristari amaiera emateko lan egin zuten gizarte-mugimenduen testigantzak hurbiltzen dizkie. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Ermuko Udalak antolatu dute.

Erakusketak Miguel Angel Blancoren hilketaren bidegabekeria islatu nahi du, baita hark eragindako gaitzespen eta gaitzespenaren aldarria ere. Iragan traumatikoa gogoratzea, berriro akats berberetan ez erortzeko. Baina, gainera, ikus-entzunezko ibilbide multisentsorial baten bidez, ETAren atentatu guztiek eragindako kalteari buruzko hausnarketa indibiduala egitera gonbidatzen du, hura jasan zutenen ikuspegitik, giza eskubideen eta bizikidetzaren aldeko apustu soziala indartzeko eta, horrela, Euskadin Memoria eraikitzen jarraitzeko.

Hirugarren eta azken erakusketa Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak antolatu dute. Izarra Centreko 11. solairuan dago, eta gorputz bakoitzerako bereizitako hiru gunetan banatzen da: ezkerreko aldean Polizia Nazionalarena, eskuinekoan Guardia Zibilarena, eta aretoaren atzealdean Ertzaintzarena. Terrorismoaren aurkako operazioetan atzemandako materialak, armak, jantziak, desaktibatzeko ekipoak, balistikako txostenak eta idatzizko edo ikus-entzunezko beste dokumentu batzuk aurkezten dituzte. Miguel Angel Blancoren bahiketari eta hilketari buruzko espediente osoa –731. zk.– osatzen duten 12 karpeten erreprodukzio bat.

Ertzaintzak, bestalde, 100 metro koadroko ibilbide inguratzaile eta multisentsoriala proposatzen du Errespetua, Memoria, Bizikidetza espazioan. 6 zati bereizi baina elkarren segidakoak ditu, eta, oro har, esperientzia berritzailea da, ikuslea oso modu dinamikoan interpelatzen duena, ikus-entzunezko formatuekin, esaldiekin, poemekin, aipuekin, objektuekin eta baita interakzioekin eta jolasekin ere, bisitatzen duenaren ikuspegitik.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere