Marlaska ministroak Izarra Centreko erakusketak bisitatu ditu

20.07.22
Erakundea

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa Izarra Centren izan da gaur, asteazkena, Miguel Angel Blanco zinegotziaren bahiketaren eta hilketaren XXV. urteurrena gogoratzeko antolatu diren Aztarna ezabaezina programako erakusketak bisitatzeko.

Marlaskak eta Juan Carlos Abascal alkate ermuarrak agerraldia egin dute Izarra Centreko auditorioan, bertan bildutako agintarien eta prentsaren aurrean. Ministroak eskerrak eman dizkio Ermuko Udalari, terrorismoaren biktimen eta mugimendu sozialen omenezko erakusketak bisitatzera gonbidatzeagatik, eta iragana gogoratzen jarraitzeko beharra azpimarratu du. indarkeria mota guztiak arbuiatuko dituen gizarte bat eraikitzeko.

Ondoren, Agustin Ibarrolaren biktimen omenezko monolitoaren miniatura eman dio alkateak ministroari.

Aurkezpena amaitu ostean, Marlaskak egun Izarra Centren ikus daitezkeen hiru erakusketak bisitatu ditu:

  • 4. solairua: Izua azaletan, 60 urteko terrorismoa Espainian prentsaren bidez. Terrorismoaren historia erakusten duten Vocento Taldeko egunkarien azalak.
  • 5. solairua: Miguel Angel Blanco gogoan. Elkarbizitza eraikitzen/Memoria para la convivencia. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Erakundeak antolatutako espazioa, biktimen senideen, gizarte-mugimenduen eta gazteen testigantzak biltzen dituena.
  • 11. solairua: Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin antolatutako espazioa, non terrorismoaren aurkako operazioetan atzemandako materialak, armak, jantziak, desaktibazio-ekipoak, balistika-txostenak eta idatzizko edo ikus-entzunezko beste dokumentu batzuk aurkezten diren.

Erakusketa horiek hilaren 25era arte egongo dira zabalik, honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera librea eta doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako