‘La Oreja de Van Gogh’ taldeak hasiera ez ofiziala emango 2022ko Santixauei

22.07.22
Kultura eta Gazteria

''La Oreja de Van Gogh'' taldeak kontzertu emango du bihar Ermuko San Pelaio plazan, 23:30etik aurrera, Tour 2022 birari dagokiona. Emanaldia kalean da, zeru zabalean eta doan. Santiagoren omenezko herriko jaien hasiera izango da, suziri eta jaien hasiera ofiziala igande arratseko 7etan izango delako. Ikusmin handia dago udalerrian, eskualdean eta Bizkaia osoan. Arrazoiak bat baino gehiago dira, agerikoak; talde ezaguna, saritua eta jarraitzaile ugari dituena batetik, eta Covid pandemiaren ondorioz bi urteko itxaronaldi behartuaren ondoren metaturiko gogoak bestetik. Donostiako pop-rock talde ezagun honek Grammy Latino, MTV Europa Music Awards, Ondas sariak eta Musikaren sariak ditu, besteak beste. Donostiarrak kartelburu dira Ermuan, Iruñeko San Ferminetan edo Bilboko Aste Nagusian izango diren bezala.

Taldeko kide dira une honetan, Leire Martínez kantaria, Pablo Benegas (gitarra), Zabi San Martin (teklatuak), Álvaro Fuentes (baxuak) eta Haritz Garde (bateria). Taldeak zortzi album argitaratu ditu eta azkenaren titulua "Un susurro en la tormenta" da. Hits edo arrakastarik handienak biharko errepertorioaren parte izango dira, seguru asko.

Bere diskografiaren eta ibilbide musikalaren laburpena

Bandaren ezaugarria soinu leun eta melodikoak erabiltzea da, pop-rocketik hurbilago dagoen estilo batekin. Estudioko diskoetan taldeak ranchera, bossa nova, dance edo musika elektronikoa bezalako generoak jorratu ditu.

Bere estudioko lehen diskoa, ''Dile al sol'', rocketik hurbilago zegoen estiloari eutsi zion eta Alejo Stivelek ekoitzi zuen. ''El viaje de Copperpot'' bere bigarren albuma Nigel Walkerrek ekoitzi zuen, musika estilo ezberdinak eta pop soinu elektronikoen nahasketa bat erakutsi zituen. ''Lo que te conté mientras te hacías la dormida'' titulukoan ekoizlea mantendu zuen eta erritmo berriak ekarri zituen, murga, pop-dance edo valls bezalakoak.

Bere hurrengo ekoizpena ''Guapa'' izan zen eta bossanova, rockero edo mariatxiekin egindako abestiak bildu zituen. ''A las cinco en el Astoria'': bere bosgarren albuma da eta Leire Martinez estreinakoa. Taldea "bere jatorrira itzuli zen", soinu akustiko eta gitarra gehiago erakutsiz, ez hain elektronikoa.

''Cometas por el cielo'': seigarren diskoa Simon Nordberg ekoizle suediarrarekin grabatu zen. Soinu elektronikoagoa du eta abesti azkarragoetan. ''El Planeta imaginario'': zazpigarren lana Auro Baqueirok ekoitzi zuen. Bere letretan eta soinuan heldutasuna erakusten du, bere disko harmoniko eta askotarikoenetako bat izanik.

''Un susurro en la tormenta'': zortzigarren albuma da eta, oraingoz, azkena, Paco Salazarrek ekoitzita. Album honek aurrekoaren estiloari jarraitzen dio, letra anitz eta helduagoekin, abesti intimoagoekin.

Larunbatera pasa dira 4 t ''erdiko gazteen pilota partidak

Kultura sailak 2022ko Santixauetako egitarauan aldaketa bat izan dela jakinarazi du. Orbe plazako frontoian lau eta erdiko pilota partidak bihar, larunbata, arratsaldeko 5etan izango dira. Gaurko euri-jasa isolatuen iragarpenaren aurrean erabaki da aldaketa.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude