Alex Alonsok Ermua utzi du, Durangaldean etapa berri bati hasiera emateko

20.09.22
Gizartea

Alex Alonso apaizak agur esan die Ermuko eliztarrei iraileko hirugarren asteburu honetan, azken hamabi urteetan herriko Santiago Apostoluaren parrokiako buru izan den pastoral lanari amaiera emanez. Zaldibarko semea Durangoko bikario izendatu dute eta eskualdeko elizen lanak koordinatuko ditu hemendik aurrera. "Patronalera pasa naiz" erantzuten du trufaz, eskualdera joatea ea gora egite den galdetzen zaionean.

Larunbat arratsaldeko meza hunkigarrian, Alex Alonsok agur esan ahal izan zuen fededunei, katekesiko, Caritaseko eta gizarte-eragileen hainbat ordezkariei, horien artean Juan Carlos Abascal alkatea zegoelarik. Pispillu Abesbatzak elizkizun horretan abestu zuen.

Hunkituta agertu zen Alex Alonsok agur esan zien bildutako pertsonei. “Ez dut inoiz agur esango. Ermutik joan zaitezke, baina Ermua ez da inoiz zugandik joaten. Laster arte, beti arte. Nire bihotzean eramango zaituztet” adierazi zuen. Elizgizonak ekitaldia horretan aipatu zuenez, herriko parrokiaren buru izan den hamabi urte hauetan 1.400 laguni hileta-elizkizunetan agurra eman zaie eta 800 haur bataiatu dituzte.

Meza horretan Txomin Alonso aurkeztu zen ofizialki, herriko lanak bere gain hartzen dituen parroko berria. Kargudun berriak bildutakoen aurrean “eliza katolikoarekin bat mantenduko zela eta erantzukizun berriaren betebeharrak arduraz eta leialtasunez beteko zituela” agindu zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan