San Martin azoka, gero eta gertuago

27.09.22
Euskara

Datorren azaroaren 12an ospatuko dugu San Martin azokaren edizio berria, hogeita hamabigarrena, hain zuzen. Festaren prestaketa lanak abian ditu jada Euskal Birusa elkarte antolatzaileak, egun horretan guztiok gozatu dezagun.

Azoka honen bitartez, antolakuntzak euskara plazara eta gure kaleetara ekarri nahi du, euskara dakigun oro elkar ezagutzeko eta gure hizkuntzaren erabilera handitzeko asmoz. Horretarako, azokarekin batera, egunean zehar ere hainbat ekitaldi antolatuko ditu herritar eta bisitarien gozamenerako.

San Martin eguneko azokan parte hartuko duten nekazari eta baserritarrentzako izen-emate epea urriaren 3an, astelehena, hasi eta hilaren 14a arte, ostirala, egongo da zabalik. Aurreko urteetan bezala, sei kategoria ezberdin izango dira: fruta eta ortuariak, gazta, ogia, eztia, sagardoa eta txakolina. Durangaldeko nahiz Lea-Artibaiko herrietako ekoizle zein nekazariek izango dute parte hartzeko aukera, eta salbuespen moduan, mugakide den Eibarkoek ere bai; ezti, sagardo eta txakolin lehiaketetan, berriz, Bizkaiko udalerri guztietako ekoizleak onartuko dira.

Interesdunek Abiapuntuko bulegoetan aurkeztu dezakete eskabidea, oinarrietan zehazten diren datuei jarraiki.

Nekazarien postuez gain, inguruko artisauek ere euren azoka txikia izaten dute San Martinetan. Kasu horretan ere urriaren 3an zabalduko da izen-emate epea, hilaren 15era arte. Eskabideak zuzenean Euskal Birusa elkarteak kudeatuko ditu, euskalbirusa@gmail.com helbide elektronikoan, eta herriko artisauek lehentasuna izango dute postuen banaketan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko