Ia berrogeita hamar haurrek parte hartuko dute Multikirola jardueretan

04.10.22
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Arloak eta Anaitasuna Ikastolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak Multikirola jarduera antolatu dute elkarlanean. Ekimen honetan Anaitasunako Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetako 46 haurrek parte hartuko dute, eta urritik ekainera bitartean hainbat kirol ezberdin probatzeko eta lehen harremana izateko aukera izango dute, euren aukeretara edo interesetara gehien egokitzen direnak zeintzuk diren ikusteko.

Ermua Kirolakek 6 urtetik aurrera kalitatezko hastapeneko kirol anitzeko jardueraren garrantzia azpimarratzen du. 55 minutuko saioak izango dira, eta parte hartzen duten pertsonen interesak eta jokabideak errespetatuko dituen kirol-jarduera egingo da ingurune euskaldunean. Helburua da kirolari eta, batez ere, pertsona gisa prestatzea, haurrek sozializatu ahal izatea eta hezkuntza integrala lortzea kirol anitzeko jarduera fisikoaren bidez.

Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira: batetik, Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleak, eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako ikasleak. Lehenengo taldea astearteetan bilduko da 16:30etik 17: 25era eta bigarrena, ostegunetan ordutegi berean. Jarduera gehienak Miguel Angel Blanco kiroldegian egingo dira (ur jolasak, saskibaloia, yoga, dantza), atletismo, gimnasia erritmiko, eskalada eta defentsa pertsonaleko saio batzuk izan ezik, Betiondon, eta frontenisa, pilota eta pala, Aritzmendi pilotalekuan. Talde bakoitzaren programazio osoa lerro hauen ostean kontsulta daiteke.

Ikasturtea hiru bloketan banatzen da, eta hiruhileko bakoitzaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzaren ebaluazio kualitatibo bat egingo da, familiek beren aurrerapen, gustu eta portaerei buruzko informazio guztia izan dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira