Lapurreten aurkako alarma kolaboratiboa, gure merkataritza babesteko

21.10.22
Ekonomi Sustapena

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Ermuko Udala hautatu du onuradun gisa merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez-sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian. Laguntza hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da.

Proiektuaren helburuetako bat saltoki txikiak lapurretetatik eta intrusioetatik babestea da. Horretarako, merkataritza-establezimenduetan babes-sistema berritzaile baten doako instalazioa jarri da abian. Lapurreten aurkako alarma kolaboratiboa da, eta sistemara atxikitako saltoki guztiak eta Udaltzaingoa ohartarazten ditu, intrusiorik izanez gero.

Elkarlaneko alarmari buruzko informazio guztia hemen eskuratu dezakezu.

Ermuko Udaletik merkatari guztiak proiektu honetan parte hartzera animatzen ditugu. Horretarako, formulario hau bete dezakezu. Zalantzarik izanez gero, idatzi mezu bat pe@udalermua.net helbidera zure telefono zenbakiarekin eta deituko dizugu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik