Ermua Mugi aholkularitza zerbitzuaren edizio berria

04.11.22
Kirolak

Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzuak, Ermua Mugi! deritzanak, edizio berri bat ireki du. Ermua Mugi! doako zerbitzua da, Ermuko herritarrei orientazio fisiko eta kirol pertsonalizatua eskaintzeko. Zerbitzuaren helburua da pertsonei informazioa, prestakuntza eta aholkularitza ematea bizimodu osasungarriak barneratzeko, jarduera fisikoa eta elikadura-ohitura osasuntsuak modu erregularrean egitea sustatuz. Gure udalaren ekimena da, ''Mugiment'' gizarte aktiboa lortzeko proiektu kolaboratiboaren baitan, kirol zinegotzigoaren eta , Arrasateko ''Athlon'' enpresaren bitartez gauzatzen dena. Orientazio- eta jarraipen-taldea jarduera fisikoko 2 teknikarik, nutrizionista eta psikologo banak osatzen dute.

Ermua Mugi! doako zerbitzua da Ermuko biztanle guztientzat, bizitza aktibo eta osasuntsu bat bultzatu eta lagundu nahi dutenentzat, haien adina, sexua edo zailtasunak alde batera utzita. Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak hainbat onura dakarzkio osasunari, eta, besteak beste, hipertentsioa, diabetesa, asma, hiperkolesterolemia edo depresioa prebenitzen laguntzen digu. Jarduera fisikoak eta bizi-ohitura osasungarriek zoriontsuagoak izaten lagunduko digute.

Bere funtzionamendua erraza eta malgua da: zure beharretara egokitzen da

Bat egiten baduzu, jarduera fisikoan eta kirolean aditua den pertsona batek hitzordu bat proposatuko dizu. Topaketa horretan zure interesak ezagutuko dituzu, eta bizimodu aktiboa izateko zailtasunak. Helburu horrekin, eta modu indibidualizatuan, zure eguneroko bizitzan ariketa fisikoa egiteko ohitura sartzea eskainiko dizu, eta erronka horretan lagunduko dizu. Eta parte-hartzaileak hobeto senti daitezen, tailerren bidez indarra, oreka erresistentzia eta malgutasuna landuko dituzte.

Ermua Mugi! orientazio zerbitzua M. Angel Blanco udal kiroldegian eskaintzen da astelehen goizez 9:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 14:30etatik 19:00etara. Izena emateko edo argibideetarako deitu 663540327 telefonora edo idatzi ermuamugi@udalermua.net postontzi elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira