Herritar guztiak bat eginik emakumeenganako indarkeriaren aurka

18.11.22
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak jarduera programa antolatu du datorren ostiralean, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Helburu nagusia herritarrak sentsibilizatzea eta gizarte-gaitz hori zuzenean pairatzen duten pertsonei elkartasuna adieraztea da.

Programa Indarkeria Matxistaren aurkako Tokiko Plana ardatz hartuta antolatu da, hainbat ekintzaz osatuta dagoena. Ekintza horien artean, herritarrak indarkeria mota horren larritasunaz eta maila guztietan desagerrarazteko beharraz sentsibilizatzea eta ikusaraztea dago, baita biktimak berreskuratzearen garrantzia azpimarratzea ere.

Astelehen honetan, azaroaren 14an, Ermuko Udalbatzak azaroaren 25eko erakunde adierazpena onartu du emakumeek espazio publikoa berdintasunez erabili eta gozatzeko duten eskubidea aldarrikatuz, espazioak emakumeenganako indarkeriarik gabeko leku lagunkoi bihurtuz.

Bestalde, Tokiko Jabekuntza Eskolaren eta Beldur Barik programaren testuinguruan, hainbat tailer eta jarduera egiten ari dira gazteekin herriko ikastetxeetan. Ekimen horietan parte hartzen duten pertsonen artean 500 boligrafo lila banatuko dira, eraso matxisten aurkako borrokari buruzko mezu batekin.

Azaroaren 24an, osteguna, 18:00etan hasiko da programazioa Ermuko XIII. Beldur Barik Jaialdiarekin, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik Emakumearen Topagunean plaza erreserbatzea komeni da, edukiera kontrolatzeko. Aurten, Beldur Barik sari-banaketan, Bea Larrañaga clown artistak hartuko du parte, eta, horrez gain, gala horretako zeremonia-maistra izango da, gogoetari uko egin gabe, dibertimenduari lekua egingo diona.

Azaroaren 25ean, ostirala, 19:00etan, elkarretaratzea egingo da Orbe Kardinala plazan. Bertan, adierazpen instituzionala irakurriko da eta indarkeria matxistaren biktima guztiak oroitzeko ekintza bat aurkeztuko da, Ermuko ikastetxeetako ikasleen parte-hartzearekin.

Datozen egunetan, helbide guztietara postal bat bidaliko da jarduera horien berri emateko, hala nahi duten pertsona guztiek bi jardueretan parte hartu ahal izan dezaten.

Programazioa osatzeko, indarkeria matxistaren aurkako mezuak jasotzen dituzten olanak jarri dira udaletxean, Emakumearen Topagunean eta plazako kioskoan. Halaber, egun hauetan zehar, Emakumearen Topagunea eta Ermua Antzokia kolore lila sinbolikoz argiztatuko dira.

Indarkeria matxistaren aurkako borrokan guztion konpromisoa eta parte-hartzea ezinbestekoa da; izan ere, Berdintasun Ministerioaren zifra ofizialen arabera, aurten 38 emakume erail dituzte. Hori dela eta, Ermuko Udalak dei egiten die herritar guztiei ekintza hauetan parte har dezaten, indarkeria matxista gaitzesteko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan