'Laboral Kutxa Team' taldeak Aimar Galdos fitxatu du

09.01.23
Kirolak

Aimar Galdos Alonso txirrindulari ermuarrak ''Laboral Kutxa Team'' taldean korrituko du hurrengo denboraldian, afizionatuen taldean arituko da. Hala iragarri zuen taldeak joan den astean -urtarilak 4an- bere sare sozialetan, publiko egin eta ongietorria egiten zionean: @Gal2aimar ermuarrak bat egiten du taldearekin! Berarekin, 7 txirrindularik egingo dute debuta aurten, gaztetatik igo ondoren. Gero eta gutxiago geratzen da elkartzeko eta lasterketez gozatzeko. Hala zioen hitzez hitz Twitterreko txioak.

Aimar Alonso 18 urteko promesa gaztea da, eta oso pozik dago bi gurpilen espezialitatean kirolari gisa hazten eta garatzen jarraitzeko ematen zaion aukeragatik eta bere talde berriak berarengan jarri duen konfiantzagatik. Galdos gaztea lau aldiz izan da Bizkaiko txapeldun, maila ezberdinetan. Taldekako Espainiako txapelduna izan da Euskadiko selekzioarekin kadete mailan. 2021ean, Mendatako proba irabazi zuen, eta laugarren izan zen gazteen Espainiako Txapelketan. 2022an Mutrikuko eta Karrantzako probetan irabazi zuen. Estatuko gazteen selekzioaren deialdi guztietan parte hartu zuen, Europako txapelketa aurrekoan, eta bere kategoriako Euskadiko selekzioarekin ere korritu zuen.

Azken denboraldian txirrindulari gazteak ''Café Dromedario/Flotamet'' enpresa komertzialak babesten dituen Durangaldeko Txirrindularitza Elkartean korritu du. Aimarrek bere osaba Aitor Galdosen urratsak jarraitu nahi ditu. Aitor Galdos errepideko txirrindulari profesionala izan zen eta ''Team Nippo'', ''Euskaltel-Euskadi'' eta ''Caja Rural'' taldeetan aritu zen.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira