Imagen
IV. Haurren Kontseilua 2020/2021
Erronka
2020/2021 ikasturtean, pandemiak ikastetxeen eta, ondorioz, Haurren Kontseiluaren lan egiteko modua aldatu du. Segurtasunagatik, ezin izan dira hilero gela eta ikastetxe desberdinetako ikasleak bildu, beraz, kontseilariak ikastetxeka elkartu dira, eta taldetxo bakoitzak erronka desberdin bati egin dio aurre:
- Anaitasuna ikastola – Aisialdia: zer gauza izan nahiko zenukete igerilekuan? Zer gustatuko litzaizueke jolastu ohi zareten lekuetan egotea?
- San Lorentzo ikastetxea - Aniztasuna: nola lagundu dezakegu beste herrialde batzuetatik datozen haurrak eta familiak eskolan eta auzoan ondo hartuta senti daitezen?
- Eskolabarri – Kultura: zer egin dezakegu gurasoek eta haurrek elkarrekin gehiago irakur dezaten?
- San Pelaio ikastetxea – Ingurumena: zer hondakin sortzen dira etxean? Zer egin dezakegu hainbeste plastiko ez erabiltzeko?
- Ongarai eskola – Ingurumena: zer egin dezakegu herria politago eta garbiago edukitzeko?
Partaideak
Izena | Jaiotze urtea | Ikastetxea |
---|---|---|
Leire | 2012 | Anaitasuna |
Oier | 2012 | Anaitasuna |
Lea | 2013 | Anaitasuna |
Unax | 2013 | Anaitasuna |
Ibai | 2012 | Eskolabarri |
Jone | 2013 | Eskolabarri |
Ainhoa | 2012 | Ongarai |
David | 2013 | Ongarai |
Ariadne | 2012 | San Lorentzo |
Daniel | 2013 | San Lorentzo |
Asier | 2012 | San Pelaio |
Naia | 2013 | San Pelaio |
Emaitzak
Ikastetxe bakoitzak bere erronka landu duenez, Kontseiluaren azken bilkuran, 2021eko maiatzean, parte-hartzaileek beren proposamenak bateratu dituzte:
- Aisialdia: iturriak jartzea urik ez dagoen haur-parkeetan, Goiko parkea estaltzea eta txakurrentzako gune berde esklusiboak sortzea, gatazkak saihesteko.
- Aniztasuna: aniztasunari buruzko komiki-lehiaketa bat antolatzea, migratzaileei ongietorria egiteko kartelak jartzea eta hainbat jatorritako jokoetan jolasteko egun bat antolatzea.
- Ingurumena: boteak eta tupperrak eramatea erosketak egitera plastikozko poltsarik ez erabiltzeko, silikonazko lastotxoak erabiltzea, taberna bakoitzeko atean paperontziak jartzea, ikastetxeetan boligrafo kargagarriak banatzea, goxokien plastikozko poltsen ordez paperezko poltsak jartzea eta kartelak ipintzea, jendeak jakin dezan nola birziklatzen den.
- Kultura: liburutegian aldaketak egitea, hala nola erabilitako liburuak emateko kutxa bat jartzea, eskulanen txokoa jartzea, ipuin lehiaketa bat egitea, liburuak adin eta gai bakoitzera egokitzea eta koloreen arabera sailkatzea haurrek aurki ditzaten, eta liburu dibertigarri eta marrazki gehiago dituztenak erostea
- Ingurumena: herrian zuhaitz gehiago landatzea, hondakin mota desberdinak birziklatzeko aukera ematen duten paperontziak jartzea, guztien artean ibaia garbitzea eta hormak garbitzea muralak margotzeko.
Ikasturtean zehar sortu diren ideia guztien artean, ikasleek Haurren V. Kontseilurako erronka hautatzeko aukera izan dute: Ermuko Jolasaren Egunaren lehen edizioa antolatzea.
Imagen
