Igerileku txikia eta spa gunea bost egunetan zerbitzuz kanpo egongo dira, mantenu lanak egiteko

02.02.23
Kirolak

Ermua Kirolak ezagutarazi duenez igandetik datorren asteko ostegunera bitartean igerileku txikia eta sparen gunea zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Hortaz, esan bezala igerileku txikia otsailaren 5ean itxi ostean 9ko ostiralera bitartean ezin izango da erabili.

Gorabeherarik izan ezean eta garbiketa eta mantenu lanak egin ondoren eta ontzia berriz uraz betetakoan, zerbitzua berrirekiko da, otsailaren 9ko ostiralean.

Kirol arduradunek zerbitzuaren geldialdiak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu digu erabiltzaile eta bazkideoi. Nahitaezkoa da zerbitzua eta erabilera etetea, araudiak ahal aginduta igerilekua eta gunea urtean birritan garbitu behar delako.Ostiraletik aurrera, ur berria, goitik-behera garbituriko ontzia eta gune osoa primeran gozatzeko prest izango baitigu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira