Ermuak establezimendu lagunkoiagoak proposatuko ditu
Merkataritza eta ostalaritza animatzen ditu eta doako tailer bat eskainiko du narriadura kognitiboa edo gaitasun fisikoen murrizketa duten adinekoak kontuan hartzeko otsailaren 23an, ordu 2 eta erdietatik lau eta erdietako ordutegian
Ermuko Udalak, Ermua, Adinekoekiko Hiri Lagunkoia proiektu estrategikoaren bidez, hainbat proposamen biltzen dituen ekintza-plana du, udalerria herritar guztientzako ingurune erosoagoa izan dadin. Adinekoak barne, bizi diren komunitateko partaide aktibo izaten jarrai dezaten. Proiektu hau herriko adineko pertsonek osatzen duten Lagunkoia Ermuko Talde Eragileak bultzatzen du. Ermuan, beste herri askotan bezala, zahartzen ari gara eta gure piramide demografikoa aldatu egin da: haur/gazte gutxiago ditugu, eta askoz ere pertsona heldu eta adinduago gehiago.
Inor ez ahaztea eta inor atzean ez uztea elkartasun-kontua da, sentikorra eta kontzientea izatea, eta hausnarketa baten ondoren iristen da horretara. Horregatik, sentsibilizazioan sakontzeko, 2 orduko doako tailerra eskainiko du. Bertan, pertsona batzuek adinaren ondorioz izan ditzaketen beharrei (mugikortasun-arazoak, ikusmena/entzumena murriztea, kognitiboa eta abar) arreta eskainiko dien kalitatezko zerbitzua emateko gomendioak emango dira. Autoebaluazioa egiten lagunduko da, hobekuntza-puntuak identifikatuaz. Eta 'Lagunkoiak gara' adierazten duen zigilua entregatuko du, establezimenduaren konpromisoa ikusarazteko eta zirkunstantzia bereizgarri gisa aitortzeko. Talde eragileko kideek ikastarorako gonbite edo txartela banatuko dute estblezimenduetan.
Udaleko Gizarte Zerbitzuen proposamena dugu, "Lagunkoiak gara tokiko merkataritzan eta ostalaritzan" ekimena abian jartzea bultzatzen duena; kanpaina horren helburua da adinarekin lagunkoiak diren eguneroko praktikak sustatzea eta aitortzea, adinekoen beharrak kontuan hartuta, eta adinekoen artean beste udal-zerbitzu batzuek artatu ditzaketen kalteberatasun-egoerak identifikatzea.
Jarduera horrek Euskadi Lagunkoiaren, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Matia Institutuaren laguntza teknikoa du, adinekoen potentziala aprobetxatzea eta udalerriko herritarren bizitzan ongizatea sortzeko protagonista bihurtzea helburu duena. Horrela eginda adin guztietarako gizartea eraikitzen laguntzen du.
Tailerra Lobiano Kultur Gunean egingo da, otsailaren 23an, osteguna, arratsaldeko ordu bi eta erdietatik lau eta erdietara bitartean.
Parte hartu nahi duten saltokiek otsailaren 22ra arte eman dezakete izena 943 17 91 61 telefonoan edo ermualagunkoia@udalermua.net helbide elektronikoan.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude