Ahulezia-egoeran dauden familiek 200€ko diru-laguntza berriz eskatu ahal izango dute

14.02.23
Gizartea

Otsailaren 15etik hasi eta martxoaren 31ra bitartean eskatu ahal izango dira

Espainiako Gobernuak, abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei, La Palma uhartea berreraikitzeari eta kalteberatasun-egoerei erantzuteko neurriak hartu zituen. Aipatutako Errege Dekretuan 200 euroko laguntza zuzena aurreikusten da deialdiaren baldintzak betetzen dituzten familia kalte beratuentzat. Euskadin, eskaerak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundien bidez izapidetu behar dira. Bizkaiak urtarrilaren 16ko 11/2023 Foru Aginduan jaso du diru-sarrera baxuko pertsona fisikoei 20/2022 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako laguntza eskatzeko prozedura. Deialdia eta eskaerak aurkezteko epea bihar, otsailak 15, zabalduko dira, eta datorren martxoaren 31n itxiko.

Laguntza hori jasotzeko, onuradunek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, eta Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; bizikidetza-unitatearen 2022ko errentak 27.000 eurotik beherakoa izan behar du, eta haren ondareak 75.000 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza kontutan hartu gabe. Soldatapeko langileei, autonomoei edo langabeei zuzenduta dagoenez, laguntza horretatik kanpo geratzen dira bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Gizarte Segurantzaren edo Estatuko Klase Pasiboen araubide orokorreko eta araubide berezietako pentsioak jasotzen dituztenak.

Inprimaki espezifiko bat dago, eta eskaerak aldundi bakoitzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke.

Deialdiaren laburpena

Norentzat da laguntza-deialdia. Ordainketa bakarrean 200 euroko laguntzaren onuradun izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskabidearen bidez, ondorengo hauek:

  • Pertsona fisikoak: soldatapekoak, autonomoak eta enplegu-bulegoan izena emandako langabeak, baldin eta 2022an egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izan badute.
  • Ezin izango dira onuradun izan 2022ko abenduaren 31n ondorengoak kobratzen ari direnak: Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera * edo Gizarte Segurantzako pentsiodunak (araubide orokorra edo berezia), klase pasiboetakoa edo mutualitate batekoak

Baldintzak:

  1. Legezko eta benetako bizilekua Bizkaiko Lurralde Historikoan edukitzea 2022an.
  2. 2022an, etxeko bizikide guztien (ezkontidea edo bikotekidea, bigarren mailara arteko senideak...) errenten batura 27.000 eurotik beherakoa izatea eta ondarea 75.000 eurotik gorakoa ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.

Interesdunak ez du inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude