Saltokietarako lankidetza-alarma eskatzeko epea zabalik

24.02.23
Ekonomi Sustapena

TicketBai sistema ezartzeko laguntza ere eskainiko da

Ermuko Udalak proiektu pilotu bat aurkeztu du herriko dendak lapurretetatik eta intrusioetatik babesteko. Ekimenaren barne, lapurreten aurkako alarma kolaboratiboa jarriko da, sistemara atxikitako saltoki guztiak eta Udaltzaingoa ohartarazteko.

Erakunde honek herriko merkatari guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera. Horrela, establezimenduetan elkarlaneko alarma jartzea eskatzeko epea ireki da.

Interesa duten saltokiek izena eman dezakete Ermuko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Baldintzak betetzen dituzten eskabideak inskribatzeko hurrenkera zorrotzean onartuko dira, eta ez dira onartuko baldintzak betetzen ez dituztenak edo ekimenerako aurreikusitako aurrekontua amaitu ondoren aurkezten direnak.

Behin izen-emateak amaituta, Wattio enpresa harremanetan jarriko da saltoki onuradunekin, beren establezimenduetan alarma abian jartzeko.

TicketBai sistemarekin laguntza

Bestalde, TicketBairi buruzko araudia betetzeko trantsizioan, Udalak tokiko saltokiei – produktuak saltzen dituztenei, zerbitzuak barne hartu gabe – laguntza emango die. Horretarako, establezimenduak kudeaketa-aplikazio batean harpidetu ahal izango dira, beren datu-baseak tresna horretara egokitzeko.

Dendentzako doako ekintza honen bidez, H2B Business Group tokiko enpresak datu-basea egokitzen lagunduko die, eta kudeaketa-tresna doan erabili ahal izango dute harpidetzaren lehen urtean.

Ekimen honetan izena emateko, interesdunek eskabidea egoitza elektronikoaren bidez bete dezakete.

Next Generation EU Funtsak

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Ermuko Udala hautatu du onuradun gisa merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez-sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian. Laguntza hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da. Funts horiei esker, herriko merkataritza txikia sustatzeko hainbat ekintza burutzen ari da Udala.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren