2023ko kazolatxoek aho-zapore ona eta irabazleen zerrenda utzi digute

Aurre ikusitakoaren arabera, epaimahai ofizialak ez du lan makala izan eta gogotik lan egin behar izan du, erabakia hartzea ez baita erraza izan sailkapena finkatzeko. Ermuko lehiaketan parte hartu duten zortzi kazolatxoak onak izan dira eta guztiak errepikatzeko modukoak. Tokiko ostalaritzak bere trebetasuna erakutsi du beste behin ere mailako mokadu horiek prestatzen.
Epaimahaia Josema Azpeitia Ondojan.com aldizkariko kazetari eta gastronomoak, Josu Mugerza Belaustegi Baserria jatetxeko sukaldariak, Jose Ignacio Jauregui Garro abeltzain, ekoizle eta sukaldariak eta Lobiano Gastronomia Elkarteko Jesus Portugal lankideak osatu dute. Lehiaketa honek Ermuko Udalaren eta ‘Distribuciones Arral 97' S.M. eta ‘Lacturale' merkataritza-enpresen laguntza du.
Ostalaritzako establezimenduek, oro har, eta parte-hartzaileek, bereziki, positiboki baloratzen dute ekimena. Sektoreak ondo lan egin du lehiaketaren astean zehar, eta zerbitzatutako komanda-kopuruak agerian uzten du bizi izan den giro ona eta jendearen harrera. Gastronomia, bapo jatea eta taldea gure gizartearen ezaugarriak dira.
Sari banaketa bihar, asteartea, izango da, arratsaldeko 18: 00etan, "Kiska" jatetxean.
Lotutako albisteak

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera