2024ko denboraldiari hasiera eman dio Ermuko Txirrindulari Eskolak

04.03.24
Kirolak
Bizkaiko txirrindularitza eskolen lehen lasterketa korrituko dute gazteek Markinan

Dozena bat zikloturista gaztek parte hartu zuten atzo, igandea, Markinan, Bizkaiko Txirrindularitza Eskolen denboraldiko lehen proban. Parte hartu zuten eskola guztien artean Ermuko kideen parte-hartzea izan zen ugariena. Taldea ez zen kikildu eta bere zaletasuna eta entrega goraipatu zituen, egunaren hasieran euria eta eguraldi txarra izan arren. Orduek aurrera egin ahala, zertxobait hobetu zen eta euriak etenaldiren bat eman zuen, nahiz eta tenperatura baxuak bere horretan jarraitu.

Ermuko Txirrindulari ETXE taldeak benjamine, kimu eta haur kategorietan parte hartu zuen, izen bereko Markina Xemein Txe elkarteak Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin antolatu zuen jardunaldiaz gozatuz.

Eskolentzako UdaberriKoparen hirugarren edizioa da aurtengoa. 2024an zazpi lasterketa egingo dira. Hurrengo hitzordua Durangon izango da, hilaren 17an. Apirilean bi proba izango dira hilabete bakoitzeko: Sondika eta Igorre, maiatzean Berango bat eta ekainean; Karrantza eta Ermua, hurrenez hurren, egutegia itxiko duena (kartelaren arabera).

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira