2024ko Inauterien kartel lehiaketa deitu du Kultura sailak

07.11.23
Kultura eta Gazteria
Lan edo proposamenak 2024ko urtarrilaren 15eko gauerdira arte aurkeztu ahal izango dira

Ermuko Udal Kultura Sailak urteroko inauterietako kartel lehiaketa deitu du, kasu honetan 2024rako. Lehiaketan parte hartzea libre da eta proposamenak 2024ko urtarrilaren 15eko gauerdira arte aurkez daitezke. 500 euroko sari bakarra dago, eta epaimahaiak urtarrilaren 30ean aukeratuko du lan irabazlea, eta, ondoren, bere ebazpena jakinaraziko du. Parte hartu nahi dutenek izena online eman behar dute mundoarti.com plataforma digitalean, datuak bete behar dituzte, lana ‘jpg’ formatuan erantsi behar dute, gehienez ere 5mb-ko tamainarekin, eta Ermuko Inauterietako Kartel Lehiaketa 2024 leloa jarri behar dute.

Lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren jatorrizko hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Aurkeztutako lanek ezin izango dute pertsonenganako errespetu falta-mezurik jaso; epaimahaiaren iritziz adierazpen edo sinbologia matxista edo sexista dutenak edo herritarrentzat oro har iraingarriak izan daitezkeenak baztertu egingo dira.

Aurkeztutako kartelek, gaiaren aldetik, inauteriei buruzkoak izan beharko dute, edozein ikuspegitatik begiratuta ere, eta nahitaez Ermuko Inauteriak 2024 goiburua edo errotulua jaso beharko dute.

Oinarriak estekari jarraiki kontsulta ditzakezu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian