2025ean berrikuntzarako tokiko agentea izango du Ermuak

09.01.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Langile hori "Innpulso Sareko" 63 udaletan hartzea edo berritzea finantzatuko du MICIU delakoak

Ermuak berrikuntzako tokiko agentea izango du 2025. urte honetan, "Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sareko" (Innpulso Sarea) beste 62 udalek bezala. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (MICIU delakoak) 2,2 milioi euro bideratuko ditu tokiko berrikuntza-eragile horien kontratuak egin edo berritzea kofinantzatzeko.

MICIUk deialdia argitaratu zuen, eta, horren bidez, 2,2 milioi euro baino gehiago emango ditu "Innpulso Sarea, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriek" osatzen duten 63 udaletan tokiko berrikuntza-eragileak hartzeko edo horien kontratuak berritzeko.

Morant ministroak adierazi duenez, "tokiko berrikuntza-eragileak udal-politika berritzaileak inplementatzen soilik diharduten profesionalak dira, hala nola berrikuntza digitaleko proiektuak, jasangarritasun-planak, energia-aurrezpena, ekonomia zirkularra, ekintzailetza teknologikoa eta soziala, edota berrikuntzako erosketa publikoko proiektuak". Ministroak gaineratu duenez, "eragin erabakigarria dute gure udalerrietako ekonomian, eta ETE berritzaileen trakzio-elementuak dira, zerbitzu eta produktuez hornitzen dituztenak hainbat esparrutan, hala nola ondare historiko artistikoan, bidaiarien garraio publikoan, hondakinen tratamenduan edo gizarte-zerbitzuak ematean".

Deialdian parte hartzea

Ministerioak tokiko eragileen kontratuen urteko kostuaren %90 finantzatuko du 20.000 biztanletik beherako udalerrietan; %75 20.001 eta 100.000 biztanle arteko udalerri ertainetan, eta %50 100.000 biztanletik gorako hiri handietan. Zehazki, MICIUk 350.000 euro bideratzen ditu hiri handietarako, 1.350.000 hiri ertainetarako eta 585.000 hiri txikietarako.

Ermua hiri txikien taldean dago honako hauekin batera: Almussafes, Ejea de los Caballeros, Etxebarri, Gata de Gorgos, La Almunia de Doña Godina, La Solana, Lorquí, Los Santos De Maimona, Ortuella, Salinas, Vilanova Del Camí eta Villamayor.

"Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien" sarea

Gaur egun, tamaina guztietako 90 hiri daude 'Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarean', 'Innpulso Sarean'. Sare hori tokiko politika berritzaileak topatzeko eta definitzeko foro bat da, eta politika berritzaileak eta komunikazio-ekimenak kudeatzeko jardunbide egokiak partekatzeko gune bat, proiektu horiek herritarrei helarazteko. Sare hau politika berritzaileak sustatzeko eragile aktiboa da, hala nola berrikuntzaren erosketa publikoa, enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei laguntzea eta berrikuntza-irizpideak definitzea. Halaber, Europako programen proiektuetan parte hartzea sustatzen eta babesten du.

Lotutako albisteak

Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
16.06.25
Berdindu! informazio zerbitzua aste honetan Ermura etorriko da

Emakumearen Topagunean izango da asteazken honetan, ekainak 18, 13:00etatik 19:00etara bitartean