Abian da Folkez Blai lehiaketaren XVIII. edizioa

10.03.23
Imagen
Kultura eta Gazteria
Taldeak aurkezteko epea martxoaren 15etik maiatzaren 15era egongo da zabalik

Ermuko Udalak Folkez Blai musika lehiaketaren XVIII. edizioa antolatu du. Lehiaketaren helburua sustraiko musika sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika-taldeentzako hedapen-plataforma izatea da.

Folk musika jorratzen duten eta bi disko baino gehiago argitaratu ez dituzten talde guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan. Horretarako, lau abestiko grabazio bat bidali beharko dute Ermuko Udaleko Kultura Sailera edo plopez@udalermua.net helbidera, gutxienez bi kantu originalekin, taldearen argazki batekin eta harremanetarako datuekin. Aurkezteko epea martxoaren 15etik maiatzaren 15era egongo da zabalik.

Aurkezten diren proposamen guztietatik, epaimahaiak sei talde aukeratuko ditu, eta irailaren 8, 9 eta 10ean joko dute zuzenean gure udalerrian. Folk jaialdi honetan Kuttune taldea izango dute lagun, lehiaketaren aurreko edizioko irabazlea, baita generoan jada ezaguna den beste banda bat ere.

Irailaren 10ean, igandean, jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia. Emanaldi guztiak amaitzean, 3.000 euroko lehen saria eta 1.500 euroko bigarren saria emango dira. Gainera, Folkez Blai irabazten duen taldea gonbidatu gisa arituko da lehiaketaren hurrengo edizioan.

Sarituak izan ez diren talde guztiek 500 euroko diru-laguntza jasoko dute Ermura etortzeko gastuak ordaintzeko.

Kontsultatu lehiaketaren xehetasun guztiak oinarrietan.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira