‘Almazenean’ antzezpena ikusgai ostiralean Ermua Antzokian

17.04.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Emanaldia iluntzeko 20:30etan hasiko da. Orainik sarrerak salgai daude

Ermua Antzokiak 'Txalo Producciones' komnpainiaren 'Almazenean' antzezlana hartuko du ostiral honetan. Komedia zorrotz eta garratza da, lan munduan pairatzen den esplotazio eta kapitalismoari buruzko hausnarketa egiten duena. Begoña Bilbaok zuzentzen du emanaldia, eta Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza ditu protagonista. Antzerki lan honek Machado Anaiak saria jaso zuen. Emanaldia euskaraz izango da.

"Almazenean" ostiral honetan, 20:30ean, taularatuko da Ermua Antzokian. Sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Sinopsia

Aurrez erretiratzeko zorian dagoen arduradun batek eta hura ordeztuko duen gizonak bost egun partekatzen dituzte leku berean: hutsik dagoen biltegi handi bat, itxuraz inoiz ezer gertatzen ez dena. Denbora erloju desdoitu batean igarotzea, espazio bat partekatzera behartutako bi ezezagunen arteko isiltasun deserosoa, biltegiaren gelditasuna, itxarotearen etsipena, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten pisua. Horrek guztiak lotura hautsezin bat eratuko du haien artean, betiko elkartuko dituen zerbait: galtzaileen kontzientzia.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik