Animaliak eduki eta babesteko Ordenantzaren aurretiazko kontsulta zabalik

04.06.25
Erakundea
Gobernu Organoak
Gizartea
Herritarrok proposamenak egin ahal izango dugu ekainaren 25era bitartean

Ermuko Udalak aurretiazko kontsulta publikoa ireki du gaurtik hasi eta ekainaren 25era arte, herritarrek proposamenak eta ekarpenak egin ahal izan ditzaten etxeko animaliak edukitzea eta horiek babestea arautuko duen hurrengo toki-ordenantzan. Gure udalerriak Ordenantza propioa du berri batez aldatu nahi dena, 2016an onartutakoa zaharkitua geratu baita. Toki-ordenantza hori zaharkituta geratu zen bi lege berri zabalagoak onartu ondoren, osatuagoak eta nahitaez bete beharrekoak, bata autonomikoa eta bestea estatukoa.

Eusko Legebiltzarrak Etxeko Animaliak Babesteko ekainaren 30eko 9/2022 Legea onartu zuen. Gorte Nagusiek, berriz, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legea onartu zuten. Bi testuek hainbat alderdi garatzen dituzte, hala nola animaliak arduraz edukitzea, animalien ongizatea, nahitaez identifikatzea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak aspektuak, kaleko katuen koloniak kudeatzea eta animaliak Internet bidez saltzearen debekua, besteak beste.

Horregatik, Ermuak aurretiazko kontsulta ireki du, hamabost lanegunetakoa –ekainaren 4tik 25era–, ermuarrok proposamenak egin ahal izateko. Herritarren parte-hartze eta prozesu parte-hartzaileen atalean, onlineko galdetegia dugu, etorkizuneko testu arautzailean jasotzea nahiko genituzkeen alderdiak aurkeztu ahal izateko.

Ermuak, ordenantza berrian, honako alderdi hauek arautu nahi ditu: animaliak dituztenen betebeharrak, pertsonen eta animalien arteko elkarbizitza bide publikoan; identifikazioa, errolda eta osasun-kontrola arautuko dituen prozedura, bide publikoko animaliak nola eta noiz jaso behar diren; kaleko katu kolonien kontrola, edo lagun egiteko animaliak babesteko xedea duten elkarteak eta erakundeak zehaztea.

Udalbatzak atzo jorratu zuen gaia Gai Orokorren eta Osoko Bilkuraren Batzordean.

Lotutako albisteak

Imagen
05.06.25
Txindurri taldeak 50 urte dantzan daramatzala ospatuko du

Asteburu honetan mende erdiko urteurrena ospatuko du egitarau bereziaz
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango
Imagen
04.06.25
Taupada dantza eskolako taldeen erakustaldiak

Ostiralean Ermua Antzokian, gazteak 19:30etan eta helduak 21:30etan