Armairu adimenduna: merkatarien eta erosleen laguna

02.06.23
Ekonomi Sustapena
Kutxatila hauei esker erosketak eguneko 24 orduetan jasotzeko edo uzteko aukera izango dugu

Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikorako Alorrak bilketa puntu adimendunak jarriko ditu martxan herriko merkatarientzat eta bezeroentzat. Leihatila horiek datorren astetik aurrera jarriko dira Merkatu Plazaren kanpoaldean, San Pelaio kaleko bi sarbide-arrapalen artean.

Armairu adimendunek erosketak edozein unetan jasotzeko aukera ematen dute, eguneko 24 orduetan egongo baitira eskuragarri, erosketa-esperientzia eta merkataritza-harremana indartzeko.

Proiektu honen helburuetako bat da tokiko merkataritzari laguntzea kontsumo-ohitura berrietara egokitzen, eta balio erantsiko tresna bat ematea, merkataritzaren eta bezeroaren arteko harremana areagotuko duena. Horrela, armairu horietan, bezeroek edozein ordutegitan jaso edo utzi ahal izango dituzte erosketak.

Ekimenari atxikitako establezimenduek leihatilen erabilerari buruzko informazioa izango dute erakusleihoetan. Era berean, 4000 eskuorri eta 40 kartel diseinatu dira, sistemaren funtzionamendua argi eta garbi azaltzeko, eta tokiko bi saltokirekin elkarlanean bideo bat argitaratu da. Lerro hauen azpian ikus dezakezue.

Jarriko diren terminal edo armairu adimendunak Intelligent Delivery enpresarenak dira, Ermuan sortu eta kokatuta dagoena. Enpresa aitzindaria da merkataritza elektronikoak eta paketeria modernoak eskatzen dituzten entregatzeko modu berrietan.

Proiektu honi buruzko argibideak edo kontsultak egiteko, Garapen Ekonomikorako Arloarekin harremanetan jar zaitezke izarracentre@udalermua.net helbide elektronikoan edo 943 17 71 59 telefonoan.

Next Generation EU funtsekin finantzatua

Ermuko Udala hautatu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak onuradun gisa merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez-sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian.

Laguntza hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da.

Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako ekintzen 3. ildoaren barruan, bilketa puntu adimendunen proiektu hau jarri da abian, aipatutako funtsekin diruz lagunduta.

Dokumentuak

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren